Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2014/03/06
Alkatea hirigintzako batzordean ager dadila eskatu dugu Errotaburun hildako bat eragin duen lan istripuaz informatzeko
“Guztiz larria den istripua izan da, langile batentzat hilgarria izan dena, eta Donostiako Udalak bultzatutako obra batzuetan gertatu da. Erabat beharrezkotzat jotzen dugu udal Gobernuak Donostiako Udalbatzarra osatzen dugunoi istripuari buruz eskura duen informazio guztia jakinaraztea, bai istripua eragin duten zioez, bai Udalak sustaturiko lan horretan langileen baldintzez, bai erabilitako ikuskatze mekanismoez eta baita aurreikusi ote duten istripuaren eraginez neurriren bat hartzea”, adierazi du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.Donostiako EAJ-PNV udal taldeak alkatea, Juan Karlos Izagirre, Hirigintzako Batzordean ager dadila eskatu du, bertan atzo langile baten heriotza eta beste biren zauritzea eragin zuen istripuari buruzko informazioa eman dezan; Errotaburuko Babes Ofizialeko etxeak eraikitzeko lanen baldintzez, segurtasun neurriez eta horien ikuskatze mekanismoez, hain zuzen ere.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31