Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduk Europako Batzordeari ezkutatu dio hartutako erabakiek ez dutela Batzar Nagusien babesa
Xabier Ezeizabarrenak Iñaki Errazkini honakoa gogorarazi dio: “Europak Foru Aldundiari hondakinen gaineko eztabaidagune batean parte-hartzeko gonbita egin izanak ez du esan nahi Bilduren hondakinak kudeatzeko politika babesten duenik”.Iñaki Errazkin foru diputatuak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako batzordean parte-hartu du gaur goizean. Bertan, EAJ-PNVk eskatuta, segidako gaiari buruzko azalpenak eman ditu: Europar Batasunak egingo duen ikerketa, hain zuzen, jakiteko Foru Aldundiak hondakin-plangintzari egindako aldaketek indarreko Foru Araua betetzen duten ala ez. Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak esan du, Europako Batzordeak berak urtarrilaren amaieran esan zuela Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ziola aldaketei buruz informatu, ez hondakinen kudeaketaren aldaketei buruz, ez hondakinen tratamenduaren azken fasearen gaineko aldaketei buruz. Hala ere, Xabier Ezeizabarrenaren ustez, larriena honakoa da: Bilduk Europako Batzordeari ezkutatu dio hartutako erabakiek ez dutela Gipuzkoako Batzar Nagusien babesa.
Era berean, Ezeizabarrenak gogorarazi du, Europar Batasunaren zuzentarauak derrigorrez bete behar direla, baina aitzitik, Foru Aldundiak ez dituela bete, izan ere, ez du ezarritako hierarkia errespetatzen eta, gainera, Europako Batzordeari ez dio esan bere plangintzak segidakoa aurreikusten duela: egungo zabortegiak irekita mantentzea eta zabortegi berriak irekitzea. Eta erabaki horiek guztiak Europar Batasunaren zuzentarauen aurkakoak dira.
EAJ-PNVren batzarkideak, halaber, honakoa salatu du: “Bilduk Europako Batzordeari Gipuzkoako errealitatea ezkutatu dio hondakinen kudeaketan. Izan ere, ez Europako Batzordeak, ez Europako Inbertsioetarako Bankuak, ez zuten aldaketen berri, hain zuzen ere, Bilduren aginteko Foru Aldundiak hondakin-plangintzari egindako aldaketen berri”. Horren harira, Xabier Ezeizabarrenak Bilduri leporatu dio, Batzar Nagusietan ere gardena ez izatea – gogoan izan, Batzar Nagusiek dutela eskumena hondakinen plangintza egiteko –, izan ere, ez die batzarkide taldeei azaldu ez zer egingo duen egungo zabortegiekin, ez non eta zein hirigintza plangintzaz baliatuta irekiko dituen egonkortutako hondakin fardelen biltegiak.
Azkenik, Ezeizabarrenak Iñaki Errazkini honakoa gogorarazi dio: “Europak Foru Aldundiari hondakinen gaineko eztabaida-gune batean parte-hartzeko gonbita egin izanak ez du esan nahi Bilduren hondakinak kudeatzeko politika babesten duenik. Eta horren adibide segidakoa da: Ingurumeneko Europar Batasunaren komisario Janez Potocnik-ek baieztatu du Bildu araudia ez dela betetzen ari. Hau da, Europako Batzordeak zalantzak ditu: ez daki zer gertatzen ari den Gipuzkoan hondakinen kudeaketarekin. Eta, hori dela eta, Europako Batzordea gaia ikertzen hasi da, eta helburua honakoa da: auzia zertan den argitzea”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31