Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/02/21

Pasaiak duen diru zuloa geroz eta handiagoa da

“Azken hiru urteotako hiru kontu-hartzailek azpimarratu dutenez, geroz eta handiagoa da Pasaiako udalak duen diru zuloa eta hori guztia, Bilduren kudeaketa txarragatik, nahiz eta kasurik egin gabe segitzen duten. Pasaia hondamendira daramate” salatu du EAJren bozeramale Nahikari Oterminek udal aurrekontuei jarri behar dien osoko zuzenketaren berri ematerakoan.
Pasaiak duen diru zuloa geroz eta handiagoa da

“Atez atekoa ezartzea da alkateak duen helburu bakarra eta aurrekontuan ez dago gai horrekin zerikusia besterik ez duen inbertsiorik”. Gastu arrunta 600.000  € baino gehiago hazi dela esan du Nahikarik, eta alkateari “gastu arrunta erabat murrizteko” eskatu dio “eta Atez Atekoarentzako partidak gizarte laguntzetarako bideratzeko, horrekin herriaren ekonomia eta enplegua sustatzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube