Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/02/20

Urumeako ibarraren biziberritzea lehentasun osoko gaia da Donostiarako

Eneko Goiak adierazi dio Justizia eta Herri Administrazio zein Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea den Josu Erkorekari beharrezkoa dela duela gutxiko denboralearen ondorioei aurre egiteko erakundeek izan duten “erakundeen arteko lankidetza izpiritua” uholdeen defentsa, Tabakalera, Txomin Enea eta AHTren ibilbidearen zehaztea bezalako proiektuak gauzatzean ere egon dadila; izan ere “proiektu horietan Donostiak bere etorkizunaren parte garrantzitsua du jokoan”.
Urumeako ibarraren biziberritzea lehentasun osoko gaia da Donostiarako

Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailearen iritziz “Urumeako ibarra biziberritzea guztiz lehentasunezko gaia da Donostiarako. Gure hiriak denbora luzea eman du egituratzen duen ibaiari bizkarra ematen, baina azken aldi honetan planteatzen ari diren erreforma, biziberritze eta uholdeen kontrako proiektu horiek joera horri buelta emateko aukera ezin hobea eskaintzen digute”

Ildo horretan, “Eusko Jaurlaritza erakusten ari den inplikazioa oinarrizko elementua da”, jakinarazi dio Goiak Josu Erkorekari harekin batera duela gutxiko denboraleak kalteak eragindako Urumeako eta kostaldeko hainbat toki bisitatu ondoren. Donostiako bozeramaile jeltzaleak eredu bezala jarri du denboralearen ondorioei aurre egiteko administrazio ezberdinek izandako jokabidea; izan ere “kasu horretan erakundeen arteko lidergo partekatuaren bidez soluzioak denon artean bultzatu dituzte erakundeek eta horixe behar da Urumean sortzen ari den jarduera multzo anbiziosoa aurrera aterako bada”

“Urumea ibarrean zehar hiria biziberritzeko eta azpiegitura berriak eraikitzeko proiektu asko ari dira kontzentratzen, eta proiektu horiekin Donostiak etorkizuna du jokoan”, nabarmendu du Urumea ibarreko lanak aztertu eta haien jarraipena egiteko Batzordearen presidentea den Eneko Goiak. “Une honetan, besteak beste, Urumea ibaiaren uholdeek kontrako lanak, hirian AHTren sarreraren zehaztea, Tabakalera eta Atotxako geltoki intermodala eraikitzea, Txomin Enea berria edo Loiolako kuartelentzako irtenbidea ematea ari dira planteatzen. Horiek denak aurrera ateratzeko guztion parte-hartzea izango da beharrezkoa”, nabarmendu du Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube