Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/02/20

Denboraleak eragindako kalteak arintzeko planifikazioan lidergoaren buru izan da Jaurlaritza

Maria Eugenia Arrizabalagak segurtasun eta larrialdietako zerbitzuak zoriondu ditu denboraleak eragindako kalteak arintzeko lanetan Jaurlaritzaren jarrera "ia ezin hobea" izan delako.
Denboraleak eragindako kalteak arintzeko planifikazioan lidergoaren buru izan da Jaurlaritza

Eusko Legebiltzarrak bere elkartasuna eta babesa adierazi die olatuen denboraleak kaltetutako pertsonei eta, bereziki, Abdu Ndiayeren senideei eta lagunei, urtarrilaren 28an hil baitzen Ondarroako portuan olatu batek eramanda.

Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eman ditzala, Estatuko Gobernuarekin, foru-aldundiekin eta kalteak izan dituzten udalekin batera, beharrezkoak diren urratsak Aseguruen Partzuergoan eta Gobernuaren Azpiordezkaritzetan bideratzen ari diren prozeduren gestioa azkartze aldera, aseguruak kobratzeko eta Estatu-laguntzak tramitatzeko.

Mara Eugenia Arrizabalaga EAJko legebiltzarkideak bere hitzaldian adierazi duenez, Jaurlaritzak izan du lidergoa, denboralearen kalteak gutxitzeko neurriak planifikatzerakoan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube