Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Foru Ogasunaren dokumentazioak baieztatzen du Bidegiren kaudimena
Joseba Antxustegik salatu du, nahiz eta Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak hiru urte igaro dituen departamentua zuzentzen, ez duela ezagutzen Bidegi sozietate publikoaren ekonomia- eta finantza-egoera. Eta, horrek, agerian uzten du kudeaketa ez dela Larraitz Ugarteren lehentasuna izan, baizik eta, Bidegi erabili duela lehengo kudeatzaileak kritikatzeko. Eta, horretarako, datuak manipulatu ditu eta irakurketa okerrak egin ditu2013ko urriko Batzar Nagusietako politika orokorreko osoko bilkuran, oposizioko batzarkide-taldeek Foru Aldundiari eskatu zioten neurriak hartzeko foru sozietate publikoen finantza-egoera, eraginkortasuna eta gardentasuna bermatzeko. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide Joseba Antxustegik honakoa azaldu du: “2014ko urtarrilaren 29ko Ogasun eta Finantzetako batzordean politika orokorreko osoko bilkuran onartutako mozioen betetzea aztertu zen eta, orduan Ogasun eta Finantzetako departamentuak jakinarazi zuen hiru foru sozietate publikoek (IZFE, BIDEGI eta ITTEN herriekin lan egiten) ez dutela ekonomia- eta finantza-arazorik. Hau da, Foru Ogasunaren dokumentazioak ez du bat egiten Bidegiri buruz Larraitz Ugarte foru diputatuaren adierazpenekin”.
Era berean, Antxustegik esan du, Ogasun departamentuaren dokumentazioak – egun dokumentazioa publikoa da – baieztatzen duela Bidegi sozietate publikoa kaudimenduna dela, zorrik ez duela eta, Larraitz Ugarteren adierazpenak alderdikoiak zirela. Ildo beretik, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa azpimarratu du: “Ogasun eta Finantzetako departamentuak aurreikusi du 2013an Bidegik 2.156.599 euro irabaziko dituela eta, 2014ko irabazia 12.310.822 eurokoa izango dela. Beraz, datuek agerian uzten dute gerakina dagoela eta, ondorioz, Bidegi kaudimenduna dela”.
Hortaz, Joseba Antxustegiren ustez, Ogasun eta Finantzetako departamentuak Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuaren argudioak baztertu ditu, hain zuzen ere, Larraitz Ugartek Bidegiri ospea kentzeko erabili dituen argudioak baztertu ditu.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31