Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/02/13

Adostutako irtenbideari aukera bat irekitzen zaio

Talde jeltzaleak Igeldon Entitate Lokal Txikia sortzeko proposamena aurkeztuko du Igeldori Buruzko Udal Batzordearen hurrengo bileran, “izan ere formula horrek Igeldoren singulartasuna eta, deszentralizazio marko handi batean, Donostiako parte izatea uztartzea ahalbideratzen du. Horixe izan da beti EAJ-PNVren jarrera, udal Gobernuari eta Udalbatzaren gainerako indar politikoei behin baino gehiagotan azaldu diegu eta oraindik dugu elkarrizketarako eta adostasunerako eskua luzatuta”, baieztatu du Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea den Eneko Goiak.

Argazkiak...

“Gainera, Batzordean Hernaniko ordezkari baten agerpena eskatuko dugu, horrek azal dezan Ereñozuko entitate lokal txikiaren funtzionamendua; izan ere hori da une honetan Gipuzkoan abiarazi den bakarra. Beti deitu izan digu arreta zer dela-eta Bilduk ez duen soluzio hori Igeldorako planteatu; zer bai Hernanin eta bai Itziar-Deban horrelakoak ari dira kudeatzen. Jarrera aldatzeko garaia heldu zaie beharbada”, nabarmendu du Goiak

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube