Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan akordioa lortu da
Markel Olanok Eusko Jaurlaritza eta hiru foru aldundiak zoriondu ditu, izan ere, lau erakundeek akordioa lortu dute Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan diru-sarreren banaketari buruz. Olanoren iritziz, akordioak desadostasuna konpontzen du eta Euskadiren interesak lehenesten ditu.Era berean, jeltzaleen bozeramaileak honakoa gogorarazi du: “Behin balantzeen eguneratzeari buruz desadostasuna sortuta, EAJk segidakoa eskatu zuen: erakundeen arteko akordio politikoa egiteko, betiere, egungo eredua mantenduz”. Horren harira, Markel Olanok esan du, lurralde bakoitzak bere interesak babesten zituela eta, horren ondorioz, arriskua zegoela erakundeen arteko liskarra egoteko. Hori dela eta, Olanoren ustez, lortutako akordioak honakoa agerian uzten du: “baldin eta guztiok borondatea eta jarrera eraikitzailea badugu, sor daitezkeen arazo guztiei aurre egin diezaiekegu”.
Markel Olanok, halaber, Eusko Jaurlaritzaren jarrera azpimarratu du balantzeei buruzko auzia konpontzeko: “Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ereduaren arabera ez zegokion diru-kopuru handia jarri du akordioa lortzeko eta, ondorioz, Gipuzkoak jaurlaritzatik zuzenean 7,8 milioi euro jasoko ditu, betiere, egungo eredua errespetatuz”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31