Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arkaitz Bellon presoaren heriotzaren aurrean gure atsekabea azaldu eta aztertzeko eskatzen dugu
EAJren Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, atsekabea azaldu du Arkaitz Bellon presoaren heriotzaren aurrean eta egoera aztertzeko eskatu du, Elorrioko gaztea zein baldintzetan hil den zehazteko. “Autopsia egiteaz gain, heriotzaren inguruko egoera aztertu behar da; esaterako, gazteak aurretik sorospenik jaso ote zuen jakiteko”, azpimarratu du.Egibarrek espetxe politika erroz aldatzeko eskatu dio beste behin ere Espainiako Gobernuari eta “terrorismoaren aurkako erreminta bezala diseinatu zutenean eman zioten salbuespen egoerarekin amaitu” dezala. Azaldu duenaren arabera, “momentu honetan, espetxe politika aldatu, urrunketarekin amaitu eta espetxeetan presoek onurak lortzea” da egin beharrekoa. Horrela, gogoratu du presoek espetxe zigorrak euren familietatik hurbilago bete ahal izango dituztela.
“Mendekuan oinarritzen ez den espetxe politika berria bultzatu behar da; presoen birgizarteratzea ahalbideratuko duena” adierazi du. Izan ere, salatu du urrutiratzea “presoentzat eta beren familientzat erantsitako zigor bat” dela.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31