Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gardentasunari buruzko Foru Arauak Bilduren aginteko Foru Aldundiaren gardentasun ezarekin amaituko du
Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak gogorarazi du, gardena izatea dela foru gobernuak epean erantzutea, erantzuna egokia izatea eta agerraldiak ahalik eta azkarren egitea.Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko Foru Araua onartu dute. EAJren batzarkide Xabier Ezeizabarrena pozik dago onartutako Foru Arauarekin eta honakoa esan du: “Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko Foru Araua beharrezkoa zen eta segidakoa bermatuko du: herritarren eskubide unibertsal batzuk betetzea”. Dena den, Ezeizabarrenak Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio bere buruari ere kritika egiteko eta araua zorrotz betetzeko. Horren harira, batzarkide jeltzaleak gogorarazi du, gardentasuna pertsonen eskubide subjetiboa del aeta Foru Aldundia behartuta dagoela, gainerako erakunde publikoak bezala, informazioa ematera. Beraz, Xabier Ezeizabarrenaren ustez, gardentasunari buruzko Foru Arauak Bilduren aginteko Foru Aldundiaren gardentasun ezarekin amaituko du.
Jeltzaleen hautetsiak, halaber, segidakoa esan du: “Ikusi beharko dugu Foru Aldundiak nola ezartzen duen arau berria. Izan ere, orain arte, ez ditu bete edo guztiz bete Batzar Nagusietan onartutako hainbat foru arau”. Horrenbestez, Xabier Ezeizabarrenak Bilduren aginteko foru gobernuari eskatu dio, foru araua betetzen dela bermatzeko, betiere, gardentasunaren erronka lortzeko.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31