Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/02/04

Eneko Goia: "Oso gogor jo gaitu ekaitzak; kalteak konpontzeko dena eman behar dugu, orain, guztiok”

"Ekaitz gogorraren ondorio horiei aurre egiteko modu koordinatuan aritzea asmatu dute euskal erakundeek, Jaurlaritza buru dela” azpimarratu du Donostiako Udaleko bozeramale jeltzaleak.
Eneko Goia:

Euskal itsas ertza, eta bereziki Donostian eragin latza izan duen ekaitzaren barealdiak sortutako kalteen tamaina ezagutzen hasteko aukera eman du, oso gogor jo du oraingoak eta. Orain guztiok, herritarrek eta erakundeek kalteak konpontzeko ahalegin guztia egin behar dugu” azpimarratu du Donostiako Udaleko bozeramale jeltzale Eneko Goiak.

“Oso egoera larriari aurre egin behar izan die” herritarrek eta larrialdietako arreta zerbitzuek eta beren jokabidea “eredugarria” izan dela nabarmendu du bozeramale jeltzale donostiarrak. “Gordintasun handiko denboralearen eraginak arintzeko, modu koordinatuan jardutean asmatu dute euskal erakundek, Eusko Jaurlaritza buru izanik, eta ez dut inolako zalantzarik, oso kostu handikoak izango diren konponketa horiei aurre egiteko ere erakunde arteko lankidetza giro horri eutsiko diote” adiera du Eneko Goiak; adierazpen horiek, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Ana Oregi, Lurralde Antolaketarako sailburuarekin egoera aztertu ondoren egin ditu, Donostiako udaletxera etorri baitira Gipuzkoako hiriburuan gertatu diren kalteak bertatik bertara ezagutzera.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube