Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/02/04

Aitor Kerejeta: "izandako kalteak konpontzeari ekin diogu jadanik"

Hondarribian, denboraleak utzitako kalteen artean eta euri jasa gogorren ondorio bezala, behera etorri da itsasargirako bidea. Itsaslabar azpian bizi diren herritarrek jasango dute, nagusiki, bide erortzearen ondorioak.
Aitor Kerejeta:

“Zorionez ez da giza kalterik gertatu, eta hori da garrantzitsuena, baina hondarribiarrek segurtasuna behar dute” azpimarratu du Hondarribiko alkate Aitor Kerejetak. “Aurreko astean  bide horren zati bat etorri zen behera eta Diputazioari eman genion abisua, bera baita horren erantzukizuna duena, gainerako errepideak ere arriskua zuela” argitu du alkateak. “Arazo horri behin betiko irtenbidea ematea da garrantzizkoa, eta eginkizun horretan guk ere lankidetzan aritu nahi dugu, baina Foru Aldundiak ezin du bere erantzukizuna albo batera utzi” esanez bukatu du Kerejetak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube