Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Europar Batasunak hondakinak kudeatzeko Gipuzkoaren gaitasuna aztertuko du
EAJren GBBren bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak salatu duenez “Bilduk gauza bat esaten du, baina errealitatea bestelakoa da: Europar Batasunaren Ingurumeneko komisario Janez Potocnik-ek ez du jaso Bilduren aginteko Foru Aldundiaren hondakinen gaineko plangintzarik. Eta horrek agerian uzten du ezker abertzaleak gauzak nola egiten dituen”.Maria Eugenia Arrizabalagak azpimarratu du “2013ko martxoan Bilduren aginteko Foru Aldundiak esan zuen Europar Batasuneko Ingurumeneko komisario Janez Potocnik-ek Bilduren hondakinen gaineko plana goraipatu zuela. Urtebete igaro da Foru Aldundiak hori esan zuenetik eta errealitatea bestelakoa da: Janez Potocnik-ek ez du Bilduren hondakinen gaineko plana jaso eta, ondorioz, Europar Batasunak aztertuko du Gipuzkoan hondakinen gainean gertatzen ari dena eta, era berean, Gipuzkoaren gaitasuna honakinak kudeatzeko”. Arrizabalagak adierazpen horiek egin ditu behin jakinda Europar Batasunak ikertuko duela Gipuzkoaren gaitasuna hondakinak kudeatzeko.
Maria Eugenia Arrizabalagak, halaber, adierazi du: “gertatutakoak agerian uzten du ezker abertzaleak gauzak nola egiten dituen. Izan ere, PIGRUG hondakin-plangintza bete beharrean – gogoan izan, plan horrek Europar Batasunaren zuzentarauarekin bat egiten duela –, planari boikota egin dio baina ez du konponbiderik bilatu hondakinen arazoari. Hau da, Europar batasunak hondakinak kudeatzeko Gipuzkoaren gaitasuna aztertzen duen bitartean, Bilduk ez du konponbiderik hondakinan gaineko arazoarentzat”.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31