Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/27

Donostiarren beharretatik oso urruti dagoen aurrekontua

EAJk osoko zuzenketa aurkeztuko dio 2014ko udal aurrekontuen proiektuari. Eneko Goiaren ustez, udal Gobernuak aurkeztu duen 2014ko aurrekontuaren proiektua “Donostiaren beharretatik oso urruti dago”; eta hori “dauden bitarteko guztiekin krisi ekonomikoaren ondorioak gainditzea babestea Udalaren guztizko lehentasuna izan beharko lukeen unean” planteatu zaigu.
Donostiarren beharretatik oso urruti dagoen aurrekontua

“Udal Gobernuak, ordea, beste lehentasun batzuk dituela ematen du: diru sarreretan 6 milioi euro gehiagoko gehikuntza badago ere, inbertsioak %13ko jaitsiera du: izan ere, 2013ko aurrekontuetako 55 milioi euro ziren eta 2014koetan 49 milioi euro. Aldi berean, gastua, eta Udal barruko gastua bereziki, igo egiten da: erakunde autonomoen transferentziek %2,7ko igoera baitute eta udal Sozietate Publikoenek %3,4. Eta hirugarrenentzako diru-laguntzak %4,6 jaisten dira. Hau da, Udalak gehiago gastatzen du bere barne funtzionamendurako eta besteentzako ekarpenak murrizten ditu. . Hain zuzen Donostiak une hauetan behar duenaren kontrakoa”, kritikatu du Donostiako EAJ udal taldearen bozeramailea den Eneko Goiak.

“Baldintza hauekin hau porrot egingo duen aurrekontua da eta ezin dugu babestu; hori dela eta aurrekontuen inguruko eztabaidarako osotasuneko zuzenketa aurkeztuko dugu”, nabarmendu du Eneko Goiak. “Datorren egoeraren aurrean udal Gobernuak egin dezakeen onena proiektua erretiratu eta, Donostiaren benetako beharrei aurre egiteko berregitea da ; bestela, porrotari egin beharko lioke aurre”, nabarmendu du bozeramaile jeltzale donostiarrak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube