Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/24

Gipuzkoa plazan Espainiako banderaren inposaketaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko plaka jartzea eskatzen dugu

Markel Olanok Gipuzkoako Foru Aldundia Espainiako bandera leku ikusgarri eta ohorezko batean jartzeko behartzen duen Auzitegi Gorenaren epaia salatu du. Olanok Bilduren aginteko Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren sarreraren ondoan, plaka bat jartzeko, Espainiako banderaren inposaketaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko plaka”.
Gipuzkoa plazan Espainiako banderaren inposaketaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko plaka jartzea eskatzen dugu

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak segidakoa gogoratu du: “Eskaera bera egin zuen EAJk duela bi urte. Orduan, Auzitegi Gorenak Foru Aldundiari agindu zion Espainiako bandera jartzeko eta Foru Aldundiaren sarreran zegoen plaka kentzeko. Gogoan izan, plaka horretan jartzen zuela Espainiako bandera legearen aginduz jarrita zegoela”.

Olanok, halaber, azaldu du, orduan Batzar Nagusiek Auzitegi Gorenaren inposaketa salatu zutela eta Bilduren aginteko foru gobernuari proposatu ziotela epaiaren aurkako hainbat ekimen. Eta, hain zuzen ere, horietako bat Espainiako banderaren inposaketaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko plaka bat jartzea zen. Eta, orain, gauza bera egiteko eskatzen diogu Foru Aldundiari”.

Azkenik, Markel Olanok azpimarratu duenez “egun, behin Auzitegi Gorenaren epaia ezagututa, aipatutako plaka jartzeak garrantzi handiagoa du. Gainera, plaka horrek gipuzkoar gehienon sentimenduarekin bat egingo luke”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube