Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/23

Herritarrek gardentasuna eskatu dute eta Foru Arauak Bildu behartzen du gardentasuna bermatzera

Xabier Ezeizabarrenak azpimarratu duenez “gardena izatea da, Bilduren aginteko foru gobernuak epean erantzutea; gardena izatea da, erantzunak egokiak izatea; eta gardena izatea da agerraldiak ahalik eta azkarren egitea”.
Herritarrek gardentasuna eskatu dute eta Foru Arauak Bildu behartzen du gardentasuna bermatzera

Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan, batzarkide-taldeek Gardentasunaren gaineko Foru Arauari buruzko zatiko zuzenketak onartu dituzte. EAJren batzarkide Ezeizabarrenaren iritziz, oso positiboa da Foru Arau indarrean jartzea eta Gipuzkoako Foru Aldundia behartuta dago, gainerako administrazio publikoak bezala, gardentasuna bermatzera eta informazioa herritar guztiei ematera.

“Nahiz eta hainbat lekutan gardentasuna herritarrei boterea ematea dela ulertu den, gardentasuna pertsonen eskubide subjektiboa da” azaldu du Ezeizabarrenak. Beraz, EAJ taldearen zuzenketak “Foru Araua hobetzea bilatu dute, izan ere, akats larriak zeuden”.

Ezeizabarrenak salatu du, ezker abertzalearen jarduera Gipuzkoako Foru Aldundian zein udaletan, “ezker abertzalearen jarrera ez dator bat gardentasun printzipioarekin. Ezker abertzaleak esaten du, irekia dela, entzuteko gaitasuna duela, herritarrengandik gertu dagoela… baina aitzitik, errealitatea bestelakoa da: ezker abertzaleak jarrera itxia du, iluna, inposatzailea, ... Hau da, Bilduk esaten duenaren kontrakoa egiten du”. EAJren batzarkidearen iritziz, Foru Arauak herritarren gardentasun eskariari erantzuten dio eta, hain zuzen ere, gardentasuna da Bilduk bermatu beharko duena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube