Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goia: "Bilduren nahia da Bellas Artesi buruzko erabakia itsuan har dezagula"
“Bildu gardentasunaren eredu bezala aurkezten da beti, baina aurrera daraman Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Bereziaren –PEPPUC-en- tramitazioa agerian uzten ari da guztiz kontrakoa dela”, adierazi du Eneko Goiak.Donostiako EAJren udal taldeak babestu egin du gaur Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezia (PEPPUC delakoa) Hirigintzako Batzordean eztabaidatu eta bozkatu gabe mahai gainean geldi zedila; izan ere, udal Gobernuak ez die zinegotziei inolako informaziorik eman “Bellas Artes eraikinarentzat proposatzen den aldaketa Udalari ekarriko lizkiokeen ondorio ekonomiko eta juridikoei buruz. Bilduk nahi du Bellas Artesi buruzko erabakia itsuan, arrapaladan, har dezagula; donostiar guztion poltsikoei ekar diezaiekeen ondorioak ezagutu gabe. Ez gaude joku horretan sartzeko prest”, nabarmendu du Donostiako udal taldearen bozeramaileak.
Eneko Goiak Bildu PEPPUC delakoaren eztabaida prozesua “gardentasunik gabe” ari dela gauzatzen kritikatu du. “San Bartolomeren babes mailan aldaketak onartu dira PEPPUC hemen eztabaidatzeko bezperan. Alegazioen txostena, 128 orri dituena, eztabaida gauzatu behar den egunaren bezperan helarazi zaigu. “Bildu gardentasunaren eredu bezala aurkezten da beti, baina aurrera daraman Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Bereziaren –PEPPUC-en- tramitazioa agerian uzten ari da guztiz kontrakoa dela”, adierazi du Goiak.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31