Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/17

Eusko Jaurlaritzak Donostiarekin eta Gipuzkoarekin duen inplikazioa erakusten du Anoetari emandako laguntzak

Eneko Goiak “oso positibotzat” jo du, Anoeta estadioa berregokitzeko proiektuan Eusko Jaurlaritzak azaldu duen inplikazioa, zeinari 10 milioi euro emango dizkion
Eusko Jaurlaritzak Donostiarekin eta Gipuzkoarekin duen inplikazioa erakusten du Anoetari emandako laguntzak

“Donostiarekiko eta Gipuzkoarekiko duen inplikazio bikaina azaldu du gobernuak ekintza eta konpromiso sendoekin, Errealak biltzen duen gizarte-erreferentzia bikainaren garapenerako giltza izango delako proiektu hori, zalantzarik gabe” azpimarratu du Donostiako udaleko EAJren bozeramaleak.

Eneko Goiaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa "aurrerapauso handia da", zeresana duten gainerako erakunde eta agentek zer erabakitzen duten da gakoa "proiektua" gauza dadin zenbateraino sartu behar duten ikusi behar delako orain."Errealarentzat jauzi kualitatiboa izango den Anoeta berritzeko proiektua, definizio fasean sartuko da honenbestez: guztiek argitu beharko dute norainokoa den bakoitzaren konpromisoa, Jaurlaritzak egin duen bezalaxe" adierazi du Donostiako bozeramale jeltzaleak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube