Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olano: “Anoeta estadioa berritzeak Realaren proiektua eta gipuzkoarron nortasuna indartzen ditu”
EAJren batzarkide-taldearen bozeramaileak aditzera eman du, Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egin zela abenduaren 20ean eta Donostiako EAJren Udal-taldearen bozeramaile Eneko Goiaren lana gakoa izan dela negoziazioan.Gaur ezagutu da Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro emango dituela Anoeta Estadioa berritzeko. Horren harira, Markel Olanok honakoa esan du: “Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa oso garrantzitsua da, izan ere proiektuari bultzada garrantzitsua eman dio”: Ildo beretik, Olanok azpimarratu du, Eusko Jaurlaritzaren ekarpena Anoetako Estadioa berritzeko aurrerapausoa da. Espero dezagun behin betikoa izatea eta, beraz, lanak lehenbailehen hastea.
Era berean, EAJren batzarkide-taldearen bozeramailearen iritziz, Eusko Jaurlaritzaren erabakia oso albiste ona da, eta segidakoa esan du: “Ezin dugu ahaztu Reala oso garrantzitsua dela bai Gipuzkoako ekonomiarentzat – izan ere, zergak biltzen ditu –, bai zerbitzuen sekorearentzat. Baina, are gehiago: gipuzkoar gehienok Realarekin egiten dugu bat, beraz gure nortasunaren zati garrantzitsua ere bada. Beraz, Anoeta berritzeak Realaren proiektua eta gipuzkoarron nortasuna indartzen ditu”.
Markel Olanok, halaber, adierazi du, Anoeta berritzea estrategikoa dela, hain zuzen ere, legealdi honetan Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan bultzatuko duen proiektu estrategiko berrietako bat. Beraz, Eusko Jaurlaritzari eskertu behar diogu erabaki hori hartu izana. Horren harira, Olanok aditzera eman du, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako EAJren hilabeteetako elkarlanari esker, abenduaren 20an akordioa lortu zutela, hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarrean egindako bileran, non eta Eusko Jaurlaritzako hainbat departamentuko ordezkarik eta Gipuzkoako EAJ-PNVren ordezkaritza batek parte-hartu zuten.
Azkenik, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “Donostiako Udaleko EAJren bozeramaile Eneko Goiaren kudeaketa oso garrantzitsua izan da akordioa lortzeko. Baldin eta inork ardura izan badu akordioa lortzeko, hori Eneko Goia izan da. Bere kudeaketari esker Anoeta berrituko da”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31