Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/15

Zerga-erreforma krisiari aurre egiteko tresna oso egokia da

Markel Olanok gogorarazi du, oraindik, egoera oso larria dela eta, beraz, zerga-erreforma da Foru Aldundiarentzako tresnarik egokiena ekonomiaren garapena sustatzeko eta, ondorioz, krisiari aurre egiteko.
Zerga-erreforma krisiari aurre egiteko tresna oso egokia da

Gipuzkoako Batzar Nagusiek EAJ, PSE eta PP alderdien zerga-erreforma onartu dute gaur goizeko osoko bilkuran. Bilduk eta Aralarrek kontra bozkatu dute. Markel Olanoren ustez, zerga-erreforma krisiari aurre egiteko tresna oso egokia da “Euskadin zergak bateratzea lortu dugu eta hori oso garrantzitsua da. Are gehiago: zergak bateratu ditugu baina lurralde bakoitzak bere berezitasunak mantenduko ditu. Hori dela eta, alde batetik, enpresen lehiakortasuna bermatuko da eta, bestetik, zergak bateratuak ez izateak eragingo dituen arazo politikoak ekidin egingo dira”. 

Zergen bateratzea ekarpen oso garrantzitsua da eta Euskal Autonomia Erkidegoan babes politiko handi du. Eta, babes handi horren ondorioz, zerga-sistemak gizarte- eta ekonomia-arloak egonkortzen ditu. Horiek horrela, Markel Olanok azpimarratu du: “zerga-erreforma errealitatera egokitzen da: egun, egoera oso larria da eta, beraz, zerga-erreforma da Foru Aldundiarentzat tresnarik egokiena ekonomiaren garapena sustatzeko eta krisiari aurre egiteko”. 

Halaber, Olanok kenkarien garrantzia azpimarratu du: “zerga-erreforman kenkariak erabiltzen dira lehiakortasuna indartzeko eta bermatzeko. Besteak beste kenkaria hauek aurreikusten dira: makina berriak erosteko, ingurumena babesteko, Ikerketa+Garapena+berrikuntza arloan inbertsioak egiteko, enplegua sustatzeko eta mantentzeko, kapitalizazioa indartzeko eta enpresa txiki berrien sorrera bultzatzeko. Arlo horietan guztietan daude kenkariak. Beraz, ekarpen garrantzitsua egin diogu bai enpleguari, bai enpresei”. 

Azkenik salatu du Ogasun eta Finantzetako foru diputatu Helena Francoren jarrera: “Zerga-erreformaren irakurketa apokaliptikoa eta faltsua egin du. Izan ere, bere asmoa dirua biltzea besterik ez da. Baina dirua biltzeko etsairik nagusienak bi dira: krisia eta langabezia, hain zuzen ere, zerga-erreformarekin eragin nahi diren arloak. Baina larriena Helena Francoren diskurtso alderdikoia izan da, Ogasun eta Finantzetako departamentuaren izen ona kaltetu duena”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube