Pertsona bakoitzaren “behar eta nahietan” oinarritutako gizarte eta osasun zerbitzuen sarea indartzeko apustua berretsi du EAJ-PNVk
Aretxabaleko ekosistema soziosanitaro berrira bisita egin du Imanol Pradales lehendakarigaiak, herrigunean kokatuta dagoen eraikinetara, non zentro berritzaile bat garatuko den, adineko pertsonei bideratuta egongo dena eta herriko gizarte eta osasun arloak bateratuko dituen espaziora. Euskal gizarte ereduaren “adibide argia” dela nabarmendu du hautagaiak, erakunde publikoen lidergotik, eta komunitatearen erabateko inplikazioarekin, ...