Gipuzko Buru Batzarra
Alderdikidetu
Alderdikidetu
Baldintzak
EAJ-PNVren alderdikide izateko baldintza hauek bete behar dira:
a) 16 urte beteak izatea.
b) Beste inongo alderdi politikoren alderdikide ez izatea.
c) EAJ-PNVren kontrako ideiak dituen izaera politiko zein politiko-soziala duen beste erakunde, sindikatu, antolakuntza edo elkartetakoa ez izatea.
d) EAJ-PNVren ideologia onartu eta bere jokaera politikoarekin jokatzeko hitza ematea.
e) Dagokion sailari alderdikidetasun eskabidea egin eta bere onarpena jasotzea.
Eskabidea egiteko
Alderdikide izateko eskabidea, eta honen gauzatzea, eskatzailea bizi den herriko Uri Buru Batzarraren edo, haren ezaz, herririk hurbilenekoan egingo da.
Arrazoi justifikaturik badago, beste Uri Antolakuntza batean jaso liteke bada, alderdikidetasuna, Uri Buru Batzar biren arteko akordio egokia aurretiaz burutuz gero.
Alderdikidetasun eskariak, egiten duenaren sinadura beharko du, alderdikidetuta gutxienez bi urte daramaten beste alderdikide biren babesa eta Uri Antolakuntzetako alderdikideek ezagut dezaten agerian egotea ere.
Bizitokiz aldatzerik gertatuko balitz, alderdikideak aldakuntzaren berri emango du Uri Buru Batzarrean; honek, era berean, helbide berriaren arabera dagokion Uri Buru Batzarrari jakinaraziko lioke. Uri Antolakuntza berriak derrigorrez onartu beharko du, antzinakotasuna errespetatuz.
Kasu berezietan, bizitokiz aldatzen den alderdikideak lehenengo Uri Antolakuntzan jarraitzea nahiko balu, posible litzateke, Antolakuntza bien arteko aurre-akordioa ematen baldin bada.
Uri Antolakuntzak hartutako alderdikidetasuna onartzeko edo ukatzeko ebazpena ziozkoa izango da. Ebazpena hiru hilabeteko epearen barruan egin eta idatziz jakinaraziko zaio eskatzaileari eta bermatzaile biei. Ebazpenik ez badago, ukatutzat joko da eta babesa eman diotenei jakinaraziko zaie. Ukapen guztiak, baita isilekoak, dagokion Herrialde Buru Batzarrari jakinaraziko zaizkio ukapenaren zergatia azalduz.
Edozein alderdikidek Uri Batzarrera jo dezake Uri Buru Batzarraren alderdikidetasuna emateko edo kentzeko erabakia, Uri Batzar honek bi hilabeteko gehienezko epean hartu beharko du erabakia.
Alderdia nahita utzi duten alderdikideek dagokien Uri Antolakuntzaren bitartez bakarrik eskatu ahal izango dute alderdian berriz sartzea, alderdia benetan utzi zuten egunetik bi urtebete igaro ondoren.
Bizilekuz aldatu izan balu, ezinbestekoa izango zaio utzi zueneko Uri-Antolakuntzaren txostena.
Eskatzailea, Alderdiaren jokaera ideologikoak, egitaraua eta eraketa jakinarazteko emango diren prestakuntza-ikastaroetara derrigorrez joango da.
Alderdikidetasun-eskaria dagokion Herrialde Buru Batzarrak ebatziko du ondoko kasu hauetan:
a) Eskatzaileak aurretik Alderditik bota dituztenean, edo Alderdia nahita utziz, honi kalte handiren bat egin diotenean. Botatze edo uzte egunetik hiru urtebete igaro behar izango dute berriz sartzea eskatu ahal izateko. Alderditik egotziak izan badira, Herrialde Buru Batzarrak dagokion Epaimahai zigortzaileari eskatuko dio zigor hori ezarri eragin dioten arrazoi guztien txosten osoa. Kasu bietan, eskatzailea lehen zegoeneko Uri Buru Batzarrari edo sartu nahi duen berriari (edo biei) eskatuko die idatzizko txosten bat Alderdia utzi zuenetik zer nolako ihardun politiko agertu duen erakutsiz.
b) Eskatzaileek beste alderdi bateko alderdikide izan direnean, edota beste alderdi politiko baten eskutik hauteskundeetara aurkeztuak edo herri-agintari izateko jarduteko aukeratuak izan direnean.
c) Garrantzi bereziko arrazoiak direla eta, Uri Buru Batzarrak Herrialde Buru Batzarrari txostena igortzen dionean.
d) Aurretik ere Alderdikidetasuna eskatu eta ukatu bazitzaion Herrialde Buru Batzarrak entzun beharko du Uri Buru Batzarra erabakirik hartu baino lehen. Edozein alderdikidek dagokion Herrialde Epaimahaiaren aurrera jo dezake Herrialde Buru Batzarraren erabakia. Euzkadi Buru Batzarrak Aberri Batzarraren onespenera jarriko du Alderdikidetasuna lortzeko arautegia, baita formularioak, zerrenda-liburuak, diru-sariak jasotzeko jarraibideak, etab., bateratzeko arautegian ere. Honela, eta aldizkako berriztapena zainduz, alderdikidetasunarekin zerikusia duten arazoak modu bizkor eta eraginkor batez ezagutu ahal izango dira.
Trebakuntza
Dagokion Uri Buru Batzarrak alderdikide bakoitzari ondoko hauek eskuratuko dizkio: kide-txartel bat, estatutu eta arauen ale bat, baita une horretan Alderdiaren egitasmo politikoa finkatzen duteneko agirien bilduma ere.
Alderdiaren jokaera ideologikoak, egitaraua eta eraketa jakinarazteko Hezkuntza-ikastaroak emango zaizkie alderdi-kideei.
Eskubideak
Alderdikidearen oinarrizko eskubideak honako hauek dira:
1) Bere alderdikidetasunaren garapen egoki baterako beharrezko gaitze eta argibideak eskuratzea.
2) Alderdiaren Artezkaritza Sailengandik, eta horretarako jarritako erakundeen bitartez, Alderdiaren eraketa eta jarduerari eragin liezazkioketen arazo guztiei buruzko argibidea eta laguntza eskatzea.
3) Bere Udal Erakundearen Batzarretan sortzen diren eztabaida, hausnarketa eta boto-emateetan, erabateko adierazpen eta boto askatasunez parte hartzea.
4) Alderdiaren Antolakuntzako edozein kargu, izendapen edo hautapenerako aukeratu eta aukeratua izan ahal izatea.
Berraukeratua izan daitekeenak uko egin diezaioke izendapenari kasuan kasuko batzordearen aurrean, barne hauteskunde prozesuaren bigarren bueltan hautatuak izan daitezkeenen hautagai-zerrenda prestatzerakoan.
Era berean, barne kargu edo agintea duenak uko egin diezaioke beste kargu berri bat onartzeari arestiko idaztian ezarritako prozedura bera jarraituz.
5) Herri-agintari izateko aukeratu eta aukeratua izan ahal izatea.
6) Dagozkion Alderdiaren Auzi-erakundearen aurrera jotzea.
7) Alderdiaren Komunikabideetan bere iritziak askatasunez adieraztea. Iritzi horiek argitaratuko ez balira, doakionak jasoko lituzke beharrezko argibideak dagokion sailetik.
Alderdikidea ez da eskubide guztien jabe izango alderdikidetasun egunetik gutxienez bi urte igaro artean. Hau da, epe honen barruan, ezin izango dira uri eta herrialde mailako barne karguetarako hautagarriak izan, eta ez du izango Alderdian sartu nahi dutenei babes emaitza ahalmenik.
Alderdikide erroldak, agiriak, ekonomi datuak edo exekutibak berak gordetzat jotzen duen dokumentazioa eskuartean erabiltzea eskatzen duen langileen kontrataziorako, gutxienez bi urtez, egon beharko da alderdikidetuta.
Eginbeharrak
Alderdikidearen oinarrizko eginbeharrak honako hauexek dira:
1) Aberri, Herrialde eta Uri mailako Estatutuak, eta, era berean, hauek gauzatzen dituzten arautegiak zaintzea.
2) Alderdiaren Batzordeek haurtutako erabakiak bete, bere antolakuntzaren arauak gorde eta bere helburuak lortzen laguntzea.
3) Alderdiaren jokaera politikoa, barne jardunbidea eta antolakuntza ezagutu eta zabaltzea.
4) Alderdiaren ekintza politikoan modu eraginkorrean jardutea.
5) Bere Uri Antolakuntzaren Batzarretara eta Alderdiak deitutako ekitaldietara joatea.
6) Alderdiak aurkezten dituen hautagaiei edota, hautagai izan ez eta, Alderdiak bermatzen dituenei botoa ematea.
7) Dagozkien batzordeek emandako Alderdiaren barruko kargu, izendapen eta hautapenak onartu eta betetzea, batzorde horiek karguok onartzera eragozten dizkion arrazoiak ontzat hartu ezik.
8) Beharrezko alderdikide-sariak ordaintzea, Uri Buru Batzarrak hori eragozten dizkion arrazoiak ontzat hartu ezik.
9) Euskara, hitzez eta idatziz, ikasten eta menperatzen ahalegintzea. Euskara erabili eta Alderdiaren barruan zein kanpoan euskara zabal dadin laguntzea.
10) Alderditik kanpo, kargu publiko baterako hautatua izateko aukera Alderdiaren exekutiba gaituari jakinaraztea eta haren baimenik gabe ez onartzea.
Alderdia uzteko
EAJ-PNV nahita edo nahitaez utz daiteke.
Nahizko uztea agerikoa edo isilbidezkoa izan daiteke. Agerikoa da interesatuak berak askatasunez adierazten duenean. Isilbidezkoa da behin Uri Buru Batzarrak beharrezko sariak ordaintzeko bigarren eskabidea egin zuenetik hilabete igarotzen denean.
Nahitaezko uztea Epaileak edo Epaimahaiak erabakita gerta daiteke bakarrik, aldez aurretik zigor-espedienteari hasiera emanik, eta ondoren arrazoiren bategatik:
1. Izen ematea burutzeko unean bete behar diren datuetan nahita iruzur egiteagatik.
2. Baldintzen Atalean erabakitakoa ez betetzeagatik.
3. Alderdiaren arautegiaren aurka doazen eta iritzi publikoaren aurrean haren irudiari kalte egin dioten aipamen edo ekintza publikoak egiteagatik.
4. Alderdikide bezala dagozkion oinarrizko betebeharrak ez betetzeagatik, hots, eginbeharren ataleko 4 eta 5 azpiatalak izan ezik ez betetzeagatik.
Eginbeharren atalaren 4. eta 5. zatietan agertzen diren eginbeharrak ez betetzeagatik, Zentzabide-Arautegian aipatutakoaren arabera bakarrik kenduko zaio botoa emateko eskubidea eta hautaketazko edozein barne edo herri kargutarako aukeratzeko eta aukeratua izateko eskubidea. Hala eta guztiz ere, Uri Buru Batzarrak kasu bakoitzaren ingurumenak aztertuko ditu aipaturiko eginbeharrok ezbetetzea pertsonalki barkatzeko.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri gurekin harremanetan: idazkaria1@gipuzko.com