Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
12/04/2024

Zupiria: “Arantzazuk euskaldunon iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotzen gaitu”

Eusko Legebiltzarrerako Debagoienako hautagaiek Bingen Zupiria Kultura Sailburuarekin batera Arantzazuren balioa aldarrikatu dute euskal kulturaren, hizkuntzaren eta espiritualtasunaren gordailu gisa
Zupiria: “Arantzazuk euskaldunon iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotzen gaitu”

Oñatiko Santa Ana antzokian egin den Pello Sarasua zuzendariaren  Arantzazu film dokumentalaren estreinaldian izan dira Eusko Legebiltzarrerako EAJ-PNVko Debagoienako hautagaiak, Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin. Arantzazuren balio immaterial esanguratsua eta Euskal Herriaren eraikuntza soziokulturalean duen garrantzia azpimarratu ditu Zupiriak: “Arantzazu eduki sakonez betetako tokia da euskaldunontzat, gure iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotzen gaituena”.

Hautagai jeltzaleentzat, halaber, “ezin litezke euskal nortasuna eta kultura Arantzazu gabe ulertu” eta belaunaldi berriei haren historia, ondarea eta balioak transmititu beharraren garrantzia aldarrikatu dute, “katea ez dadin eten”. Izan ere, Arantzazuren historia “kristautasunari, fedeari, kulturari, musikari eta euskarari lotuta dago”, Zupiriak azaldu duenez, “eta orain gure gizarteak gaur egun dituen kezka eta eraldaketei lotua dago”. Hala, “lehengo eta oraingo euskaldunon erreferente” da Arantzazu, baina baita etorkizunekoena ere, “leiho izugarria” delako “gure gizartearen geroaz gogoeta egiteko, naturari eta aldaketa klimatikoari lotzen gaituelako, bizimodu osasuntsuari eta jasangarritasunari eta, dudarik gabe, etorkizunean ere gizakiok beti sentituko dugun barne munduaren gordailu ere badelako”.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...