Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
09/04/2024

EAJ-PNVk baldintzarik gabe babestuko du lehen sektorea

Bakartxo Tejeria: "Lehen sektorea jarduera estrategikoa dugu, funtsezko ekarpenak egiten dizkiguna: elikagaiak eta lehengaiak ekoizten ditu, lurraldea kudeatu, paisaia moldatu eta ingurune naturala zaindu"
EAJ-PNVk baldintzarik gabe babestuko du lehen sektorea

Imágenes...

Imagen

09/04/2024

Bakartxo Tejeriak, apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendaburuak, “lehen sektorearen eta herri txikien garrantzia” azpimarratu du gaur Errezilera egindako bisitan.

Bertako hiru baserritan egon da Tejeria (Basabil, Aritzeta Azpikoa eta Errekondo Goikoan), hainbat errealitate bertatik bertara ezagutze aldera, hala nola gurasoengandik baserria jaso eta Europako laguntzarekin birgaitzen ari diren bi gazteena; industria ikasketak eta abelgorrien ustiapen txiki bat uztartzen dituen gaztearena; eta bertako Ibarbi sagarra landatua duen eta horrekin hainbat produktu egiten dituen familiarena.

Zerrendaburu jeltzalearekin batera izan dira hautagaitzako beste zenbait kide, hala nola Olatz Peon, Ane Gil eta Jon Ander Azpiroz, eta lehen sektoreari lotututako ordezkari instituzionalak, Arantxa Tapia, Xabier Arruti eta Koldobide Olabide kasu. “Lehen sektorea jarduera estrategikoa dugu, funtsezko ekarpenak egiten dizkiguna: elikagaiak eta lehengaiak ekoizten ditu, lurraldea kudeatu, paisaia moldatu eta ingurune naturala zaindu. Etorkizuneko oreka bermatzeko giltzarri dugu, eta garrantzi horrekin bat, jauzi bat eman behar dugu sustapen politiketan eta gizartearen kontzientziazioan”, nabarmendu du Tejeriak.

Haren esanetan, “lehen sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko, berrikuntza, ikerketa, digitalizazioa eta dibertsifikazioa behar dira, baita trebakuntza teknologikoa ere. Aldi berean, jardueraren iraupena eta etorkizuna bermatzeko, lan egin behar dugu haren errentagarritasuna handitzeko eta sektorean aritzen direnen bizi-kalitatea hobetzeko, bai eta belaunaldien arteko erreleboa aktiboki sustatzeko ere, jarduera aitortuz eta prestigioa emanez eta pertsona berriak sartzea modu eraginkorrean erraztuko duten neurri pizgarriak hartuz. Erakargarri egin behar dugu sektorea gizartearen begietara”.

Amaitzeko, agindu du EAJ-PNVk “baldintzarik gabe” babestuko duela lehen sektorea "gure elikadura eta etorkizuna ziurtatzeko”, eta konpromiso horren erakusletzat jo ditu jeltzaleen hauteskunde programak alor honetan proposatzen dituen “neurri zehatzak, denak ere asmo handikoak”.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...