Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
20/05/2023

EAJ-PNVk hautagaitza sendoak aurkeztu ditu Asteasun, Larraulen, Amasa-Villabonan, Zizurkilen eta Adunan

Eskualde honetan, maiatzaren 28an EAJ-PNV bozkatzeko aukera izango dute herritarrek.
EAJ-PNVk hautagaitza sendoak aurkeztu ditu Asteasun, Larraulen, Amasa-Villabonan, Zizurkilen eta Adunan

Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona, Zizurkil eta Adunako hautagaitzak aurkeztu dira gaur arratsaldean, Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak babestuta. Lehen aldiz, herri hauetako herritarrei “behar duten aukera politikoa” EAJ-PNVk eskura jarri diela nabarmendu du, “urte askotan ez baita erraza izan hautagaitzak sortu eta antolatzea”. Orain garaia iritsi dela aldarrikatu du Egibarrek.

Asteasu: Aitziber Egaña

Larraul: Joxe Agustin Arrieta

Amasa-Villabona: Eneko Urdangarin

Zizurkil: Maije Zelaia

Aduna: Gaspar Esnaola

“Herrigintza da gure ardatza. Gure ibilbidea eraikitzailea izan da, eta horren adibide hautagaitza guzti hauek”, azpimarratu du GBBko buruak. Azken hamarkadetan EAJ-PNVren proiektu politikoaren ardatzak “garbiak” izan dela adierazi du, pertsona ardatz izan dutenak, eta horren aurrean, beste batzuen estrategia “oztopatzailea” izan dela salatu du.

Eskualde honetan ere “aro berri bati hasiera eman nahi diogu”, garapen ekonomikoa, gizarte justizia eta herri burujabetza ardatz hartuta. Umil eta apal, herri hauek merezi duten aukera politikoa gauzatzeko hitza, erabakia eta konpromisoa azaldu duten gizon-emakumeei eskerrak ematen amaitu du Joseba Egibarrek bere hitzartzea.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...