Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
18/05/2023

Hautagaitza sendoa osatu du Ataungo EAJ-PNVk, esperientzia eta ilusio handiko gizon-emakumeekin

Kontxi Sukiaren gidaritzapean, “esperientzia eta eskarmentu handia” duen taldea aurkeztuko da maiatzaren 28ko hauteskundeetara, Ataunek etorkizunean izango dituen desafioei aurre egiteko prest egongo dadin lan egingo duena.
Hautagaitza sendoa osatu du Ataungo EAJ-PNVk, esperientzia eta ilusio handiko gizon-emakumeekin

Ataungo EAJ-PNVk proiektu zehatzak garatu eta herria biziberritzeko helburua azaldu du maiatzaren 28ko hauteskundeetara begira. Kontxi Sukiak “ataundarren bizitza hobetzeko” lan egingo duela aldarrikatu du eta EAJ-PNVk “esperientzia eta eskarmentu handiko” taldea aurkeztu duela zehaztu du. “Gure esperientzia herriaren zerbitzura jartzen dugu, Ataunek desafio handiak dituelako aurrez aurre eta etorkizunerako prest egon behar dugu”.

Kontxi Sukiak eta bere lantaldeak Joseba Egibarren babesa jaso dute herrira egindako bisitan. Bilera bat egin dute eta bertan datozen urteetarako desafio nagusiei heltzeko EAJ-PNVk dituen erronkak errepasatu dituzte. Adinekoen zaintza, etxebizitzak eta osasuna erronka nagusitzat jo ditu Sukiak, eta zentzu horretan, herriko diagnostiko zehatz batetik abiatuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Botika Zaharra eraberritu eta bertan adinekoei zuzendutako baliabide berritzaile bat garatzea proposatzen du EAJ-PNVk, “egungo eta etorkizuneko” beharrei erantzuteko.

Era berean, etxebizitzaren erronkari aurre egiteko ere plangintza zehatz bat garatu beharra dagoela adierazi du Kontxi Sukiak, etxebizitza berriak eraikiz eta zaharrak konponduz, gazteek herrian bertan garatu dezaten beraien bizi proiektua. Kirol eta kultura zerbitzuak zabaltzearen aldeko apustua ere berresten du EAJ-PNVk, baita garraio publikoaren maiztasunak handitzearen eta merkataritza, enpresa txiki eta autonomoei laguntzak zabaltzearen aldekoa ere.

Baserrien berriztatzea ere erronka bezala identifikatu du alderdi jeltzaleak, “oso garrantzitsuak dira, gure mendi eta inguruak zaintzen baitituzte”, azpimarratu du alkategaiak. Hortaz, bideak eta baserriak konpontzeko eta birgaitzeko laguntzak areagotzearen beharra nabarmendu du, eta gazteek nekazal ustiaketak garatzen laguntzeko proiektu esperimental bat ere martxan jarriko dutela iragarri du, Foru Aldundiarekin lankidetzan. Euskara sustatzen jarraitzeko eta herrigintzan sakontzeko ere ekimen berritzaile bat martxan jarriko dutela azaldu du, teknologia berrien bidez, herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Bileran Xabier Barandiaran zinegotziak eta EBBko burukideak ere parte hartu du, Kontxi Sukia alkategaiaren gaitasunak eta lankidetzarekiko konpromiso irmoa nabarmenduz. “Ataunek behar duen aldaketa alkatetzatik zuzentzeko hautagai onena da Sukia”, esan du Barandiaranek. Ataundar guztien botoa baliotsua dela gaineratu du eta Ataungo EAJ-PNV sendo agertzen bada eta babes nahikoa eskuratzen badu, “herriaren etorkizuna gidatu” ahalko duela ziurtatu du, “betiere elkarlana oinarri hartuta”. “EAJtik uste dugu beharrezkoa dela bide berri bat hartu, eta etorkizuneko ibilbide-orria modu kolektiboan definitzearen alde lan egitea, Ataunek bultzada berri bat behar duelako esparru ezberdinetan”, azpimarratu du.

Bere aldetik, Joseba Egibarrek eskerrak eman dizkie Ataungo zerrenda osatzen duten gizon emakumeei, beren “konpromiso eta zintzotasunagatik”. Herrigintza “behetik gora” egiten dela nabarmendu du, Ataun bezalako herri txikietatik hasi eta, herriz herri, lurraldez lurralde, EAJ-PNV aberria eraikitzen ari dela aldarrikatu du.

EAJ-PNVren zerrenda

1.- Kontxi Sukia Garmendia.

2.- Alberto Arellano Arrese.

3.- Juan Felipe Barandiaran Garmendia.

4.- Joakin Goikoetxea Goikoetxeaundia.

5.- Xabier Barandiaran Irastorza.

6.- Miren Amaia Arrese Arratibel.

7.- Jose Antonio Goikoetxea Etxeberria.

8.- Iñigo Kerejeta Aierbe.

9.- Bittor Oroz Izagirre.

Ordezkoak:

1.- Lander Imaz Mujika.

2.- Jose Manuel Fontenla Rodiles.

3.- Fermin Arrese Arratibel.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...