Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
03/07/2022

Xabier Ezeizabarrena Saenz Batzar Nagusietako lehendakariaren hitzaldia

Xabier Ezeizabarrena Saenz Batzar Nagusietako lehendakariaren hitzaldia

Tolosako Alkate andrea, zinegotzi jaun-andreak, agur t’erdi; eskerrik asko Gipuzkoako Batzar Nagusiei Tolosan egin diguzuen harreragatik, hain egoera berezian aurkitzen garen honetan. Gipuzkoako Ahaldun Nagusi jauna, Foru Diputatu eta Batzarkide jaun-andreok, egun on.

Atsegin handia eta poza da niretzat Tolosan egotea aurtengo osoko bilkura ibiltarian. Poza da batez ere Zinegotzi eta Batzarkide ia guztiak ikustea bertan. Bergaran eta Mutrikun ez zen posible izan, baina gaur bai eta horrek adierazten digu zein egoera larria bizi dugun legealdian zehar.

Benetan pozgarria da niretzako arlo pertsonalean ere. Hain zuzen ere Tolosaldeko mendietan izan nituen lehen harremanak euskararekin aitari esker. 70. hamarkadan aita urtero etortzen zen Albiztur-era euskara ikastera Agerre baserrira Mendikute gailur aurrean. Aita ez zen joan euskaltegira edo barnetegira baizik eta baserri batera, betiere lan egitera eta horrekin batera euskara ikastera. Ume koxkor nintzen baina ondo gogoratzen ditut Joxe, Milagros eta Maitere (Elolatarrak denak ere). Izan ere, beraiekin eta aitarekin bota nituen euskarazko lehenengo hitzak. Bertan ezagutu nituen baserriak, abereak, baserritarren lanak eta naturarekiko loturak. Denboraren poderioz, mendian ere, aurkitu genuen “Ezeizabarrena” baserria, Albiztur-tik oso gertu dagoena, Urkizuko igoeran bertan. 

Tolosan gaude, Gipuzkoaren bihotzean. Eta hemendik oso gertu, Zarate lepotik beste aldean, gure anai-arreba nafarrek gainditu dute hainbat sutek eragindako erronka. Beldurtuta eta ikaratuta itzuli dira Gipuzkoako eta gainerako Euskal Herriko suhiltzaileak. Beraz, Tolosatik eta Gipuzkoa osotik bidaltzen dizkiegu nafarrei gure elkartasuna eta babesa. Natura eta baliabideak berreskuratzeko erronka erraldoia dugu aurrean.

Tolosaren garrantzia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiekiko lotura ezagunak dira. Juan Garmendia Larrañagak (Boletín RSBAP LXI, 2005-2) eta Rosa Aierbek beren ikerketan azpimarratzen dute pertsonaia historiko nagusia: Domenjon Gonzalez de Andia. Andia izan zen hiribilduen arteko senidetasunaren lidergoa hartu zuen gizon nagusia. Batzar Nagusietako idazkari nagusia eta legegizona XV. mendean, Tolosako kale nagusian, 17. zenbakian jaiotakoa: “Gipuzkoako erregea se le llamó y puede decirse que llegó a serlo en sentido extenso, y Caballero de una orden inglesa, donde había ejercido como embajador de Guipúzcoa”.

Tolosarra ere izan zen Miguel de Aramburu Aburruza, Gipuzkoako Foruak eta askatasun politikoaren irizpideak bildu zituena XVII. mendean. Eta Elias de Tejada-ren hitzetan (“La Provincia de Guipúzcoa”, Minotauro) Gipuzkoako legegizon handiena. XVII. mendean ere Gipuzkoako Foru Bilduma berria argitaratu zen lehen aldia Tolosan, Ugarte inprimategian. Garrantzi handiko unea izan zen, azken finean gure Zuzenbideak idatzietan edukitzeko.

En tiempos actuales, quiero recordar igualmente la gesta de una mujer tolosarra en el complejo mundo del alpinismo moderno. Edurne Pasaban fue la primera mujer en coronar los 14 ochomiles del planeta luchando contra mil aristas, dificultades y adversidades en un mundo habitualmente copado por los alpinistas varones.

La semana pasada hemos conocido igualmente sendas gestas protagonizadas por otras mujeres jóvenes de Gipuzkoa también en la alta montaña. La donostiarra Sara Alonso ha ganado el mítico maratón de “Mont Blanc” en los Alpes, y la oñatiarra Malen Osa ha hecho lo propio poco después en el medio maratón del mismo pico. Otros dos ejemplos de lucha y superación personal que nos hablan de entrega y trabajo diario.

Gaurkotasunari dagokionez, aurten, tamalez, Ukrainako inbasioarekin batera Giza eskubideen urraketa basatiak ikusten ari gara Europa erdian. 

Nahiz eta pertsonen bizitza-eskubide oinarrizkoa den Giza Eskubide lehena eta bertatik garatzen diren gainerakoak, berriz ere Estatu batzuen eskutik urraketak errepikatzen dira munduan zehar. Gatazkaz betetako munduan, faktore bat azpimarratzea merezi du: pertsona guztien bizitza-eskubide eta berriki deitutako bake-eskubidearen arteko lotura. 

Dakigun bezala, Ekonomia-globalizazioak kapital-zirkulazio librea bermatu du munduaren zati handi batean. Baina ez ditu pertsonen eskubideak globalizatu. Eta, ondorioz, oraindik, munduan bai etengabeko bortizkeria eta bai Nazioarteko Zuzenbidearen etena gertatzen dira. Aurrerapen berrienen artean, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Giza Eskubideen Kontseilua “herri guztien bake-eskubidea” delakoa kodifikatzeko proposamena garatzen ari da eta bake-eskubidea oinarrizko eskubide bihurtu nahi du eta, beti, gizaki bezala gure duintasunari atxikita. Errusia, adibidez, bere inbasiorekin batera ez dago prest onartzeko horrelako irizpiderik.

Beraz, testuingurua zaila da eta bertan oinarritzen da gure ongizatearen zati bat eta, betiere planeta eta gizabanako- eta talde-eskubideak dituzten milioika pertsonaren etorkizuna hipotekatuta. Aurten ere adibide ugari ditugu Mediterraneoan, Nikaraguan eta Bidasoan bertan. Beste adibide oso kaltegarria dugu azken boladan Erresuma Batuan, non eta bere gobernuak erabaki duen zuzenean asilo eskubidea eskatzen dutenak Ruandara bidaltzea. Orain dela bi asteEuropako Giza Eskubideen Auzitegiak behintzat, zorionez,debekua jarri zion erabaki horri. Ipar Afrikan gertatutakoek aurreko astean ere argi gorriak piztu dituzte berriz ere, Europako politikei begira. Arlo honetan, aurreko astean Aldundiak II. Aniztasun Foru Plana aurkeztu zuen. Nire ustez,dokumentu bikaina da “Eskubideen berdintasunean” finkatuta eta eragile askorekin landuta. Orain da garaia irizpide eta tresna guzti horiek bermatzeko. 

Ukaezina da lotzea bakea eta pertsonen bizitza-eskubidea, bai teorian eta bai praktikan. Gerra bateraezina da pertsona eta herri guztien bizitza-eskubidearen bermearekin. Nazioarteko Zuzenbideak ordea, gai honetan ñabardura eta bereizketa juridikoak egiten ditu gerra aurreko edo gerrako egintzetan.

Jakina da bakarrik Estatuek dutela bortizkeriaren erabileraren monopolioa. Izan ere, bai Nazioarteko Zuzenbideak, bai barneko zuzenbideek hori agintzen dute. Baina, Zuzenbidearen printzipio hau ez da zentzuzkoa eta proportzionala honako mundu honetan: kolonialismoa gainditu duen eta ezaugarri politiko eta juridiko bezala Giza Eskubideen erabateko babesa hartu duen munduan. Izan ere, beste arrazoi garrantzitsuen artean, Estatuek beraiek garatu beharko lituzketeelako pertsonen eskubideen bermea, eta ez alderantziz. Horregatik, lehen ere, baina, beharbada, gaur egun gehiago, Estatu subirano bakar batek ezin ditu pertsonen Giza Eskubideak baztertu. Bestela, baldin eta gobernu baten erabakiak arestian aipatutakoa justifikatuko balu, nazioarteko sistemaren edo Estatu baten erabakiak gure Oinarrizko Eskubideak baldintzatuko lituzke.

En este contexto, el derecho fundamental a la vida de las personas es el primero de los Derechos Humanos a partir del cual se desarrollan los restantes. Entre diversos preceptos internacionales, Rusia ha decidido vulnerar abiertamente el artículo 2 de la Carta de las Naciones Unidas y, con ello, los derechos de millones de ucranianos tras la invasión de su país por el ejército ruso. Sobre el particular, resulta especialmente brillante el análisis del catedrático, Iván Igartua, “Armas en los labios: Putin y la insoportable tergiversación de la historia” (Revista Campusa, UPV/EHU, 3-3-2022).

En un mundo lleno de conflictos, el vínculo existente entre el derecho a la vida y los restantes Derechos Humanos reconocidos universalmente es un factor relevante ante el creciente fracaso del Derecho Internacional en estas materias. La parálisis y quiebra del Derecho Internacional con Rusia y su Estado predecesor no es algo nuevo. Se produjo, en un contexto muy diferente, con las invasiones de Hungría en 1956 y de Checoslovaquia en 1968. Tampoco el Derecho Internacional resultó eficaz en los 90 durante la guerra en Yugoslavia, o en la ocupación y anexión rusa de la península de Crimea en 2014.

Lo cierto es que la vinculación de la paz y el derecho a la vida de las personas es indiscutible en el plano teórico, pero también en la práctica real como estamos viendo durante la invasión de Ucrania. En primer término, porque la mayor amenaza para el derecho a la vida en el mundo viene representada por las situaciones bélicas y de sometimiento de pueblos y personas por la fuerza como es el caso. La guerra, incluso la mera amenaza con una acción bélica, es incompatible con la garantía del derecho a la vida de todas las personas. Sin embargo, el Derecho Internacional se sigue mostrando impotente para abordar política y jurídicamente la invasión rusa. Estas cuestiones siguen vigentes en el Derecho Internacional prácticamente desde 1945 e ilustran la deriva en la protección de los Derechos Humanos, frente a la capacidad de algunos Estados para ejercer cotas de violencia sobre terceros pisoteando la garantía de los Derechos Humanos universalmente reconocidos. Europa, en su larga historia, ha sabido reaccionar sobre lo anterior para mirarse al espejo con dignidad y una mínima coherencia. Es hora de reaccionar y reforzar el Derecho Europeo e Internacional para que despierten de su letargo. En nuestro contexto, es de subrayar el esfuerzo de la Diputación y de muchas familias del territorio para recibir y acoger a menores y familias que siguen huyendo de Ucrania. 

Europan ere, beste arlo batean, 2014an Erresuma Batuarekin lotura izaten segitzea erabaki zuten Eskoziako herritarrek. Egia esan, eta nahiz eta emaitza garrantzitsua den, nire ustez hori ez da garrantzitsuena. Naturaltasun demokratiko eta gizarte-kohesioaz baliatuta bere hitza eman zuten Eskoziarrek. Skye uhartean, Hebridetan, Edinburgon, Aberdeen eta Glasgown eskoziarrek botoa eman zuten Erresuma Batuan jarraituko zuten ala ez erabakitzeko. Eskoziako Legebiltzarra hautatzeko hauteskundeetan parte-hartzea % 55ekoa ohikoa izaten da, erreferendumean, aldiz, izugarri handitu zen eta % 80koa gainditu zen 2014ean. Beraz, ez da nabaritzen politikaren krisirik, baldin eta gai garrantzitsuak zehaztasun eta eztabaida hiritarrarekin erabakitzen badira.

1977an dagoeneko (“Constitutional Crisis in the UK”) iragarriazuen Meadows-ek Eskozian urteotan “Botereen itzultze” kontzeptuak hartu duen zentzua (gure Eskubide Historikoek bezalakoa). Bere metaforaren arabera, ingelesen ustez “Itzultzea” eta “Eboluzioa” hoskide ziren eta eskoziarren iritziz, ordea, “Itzultzea” eta “Iraultza” hoskide ziren. Eta ez zen edo ez da hainbesterako, baina bi nazioek itundutako demokraziak agerian utzi ditu bai normaltasun demokratikoa, bai ituna, baita bere emaitzen elkarren arteko onarpena ere. Eta, horietan, izan dira garaile Eskozia eta Erresuma Batua, izan ere, erakutsi dute XXI. mendeko Konstituzio-Zuzenbidea irudikatu daitekeela, nahiz eta konstituzioa idatzi gabe egon. Laburbilduz, bai Londresen, bai Edinburgon ikusi dugu nola erabiltzen den demokrazia eta, aitzitik, beste leku batzuetan ziaboga amaigabean ari gara eta demokraziaren esanahiari buruz eztabaidatzen jarraitzen dugu.

Behin kaleetara itzulita eta nahiz eta gaur egun Eskoziako eredutik urrun egon, honako irudi hauek ikusten ditut: Eskozia modernoa, irekia eta sutsua, haize- eta itsas-energien alde egiten duena, Europar Batasunean jarraitu nahi duena, Erresuma Batuaren estoizismo europarraren aurka dagoena. Errugbizale askok gogoratuko dutenez, Eskoziako taldeak eta bere zaleek apaltasunez esaten dute “Frantziari irabaztea ohorea da eta Ingalaterrari, betebeharra” eta horrek, neurri batean, iradokitzen du Eskoziaren Europar Batasunaren aldeko joera. Asmo hori, nolanahi ere, ez da desagertuko Eskozian, izan ere, 2023rako adostu nahi dute beste herri-galdeketa 

Nire ustez, nazio eta nortasun-gai garrantzitsutik harago, Eskozia eta Erresuma Batuko eztabaidak hitz egiten digu, batez ere, erabakitzeko eskubideari eduki ekonomiko, sozial eta politikoa emateari buruz eta, betiere, parekoen artean eta itunaren bidez baliatuta. Azken finean, Eskozian erabilitako “Devolution” irizpideak ispilu oso antzekoa du gure Eskubide Historikoen kontzeptuan batez ere elkarrizketa eta itunaren bidez. XVIII. mendeko Ilustrazio eskoziarra mugimendu eredugarria eta aitzindaria izan zen eta, bertan, besteak beste, David Hume, Adam Smith edo Thomas Reid-ek parte hartu zuten. Horiek horrela, Eskoziako eredua ordezkatzen duen mugimendu juridiko-politikoak garrantzia eman die benetako demokraziari eta beste kontzeptu batzuei, hain zuzen ere, elkarrizketa, itun eta erabaki kontzeptu berriei. Eta kontzeptu horiek guztiak azaldu zituen Neil McCormick zenak “Questioning sovereignty: Law, State and Nation in the European Commonwealth” liburuan (Oxford University Press, 2002). Baita beste egile eta lagun min eskoziar batek ere, Michael Keating-ek, iragarri zituen gertatzen ari diren gauza asko “The Independence of Scotland” bere argitalpenean (Oxford University Press, 2009).

Amaitzera noa, Europar Batasunaren barruko euskal nazio baten alde egiten dut, hain zuzen ere, nazio moderno, ireki, eleaniztun eta aurrerakoia, eta demokrazia, giza eskubide, gizarte-politika eta garapen iraunkorrean oinarritutakoa nahi dut. Eta nire ustez, Eskozia eta Erresuma Batuak egindako bidea paradigma saihestezina da. Erabaki politikoaren prozesu eredugarria. Eta, baita eredua ere, bi nazioen arteko elkarren onarpenagatik.

Ez dezagun ahaztu Eskoziaren onarpena nazio gisa, era berean, bere Eskubide Historikoen “Itzultze” politikoanoinarritzen dela. Eta, horiek dira, hain zuzen ere, euskal herritar askoren ustez gure askatasunak, Agirrek eta Irujok, besteak beste, aipatzen zituzten askatasunak. Latinezko aforismo juridiko batean esaten da: “ad impossibilia nemo tenetur” (inork ez dauka ezinezkoa egin beharrik - nadie está obligado a ejecutar lo imposible). Aldiz, euskaraz, askotan esaten dugun moduan: “Ezina, ekinez egina”. Beraz, egin dezagun elkarlana, egin dezagun bidea eta herria. Katea ez da eten. Milesker guztioi zuen arretagatik.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...