Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
17/12/2021

Kerman Orbegozok Jaime Dominguez-Macayaren lekukoa hartuko du eta Udalaren Ogasun eta Finantzetako zinegotzia izango da

Egun Eusko Legebiltzarkidea da eta urtarrileko udalbatzarran hartuko du kargua
Kerman Orbegozok Jaime Dominguez-Macayaren lekukoa hartuko du eta Udalaren Ogasun eta Finantzetako zinegotzia izango da

EAJ-PNVren legebiltzarkide Kerman Orbegozo Donostiako Udalako Ogasun eta Finantzetako zinegotzi berria izango da. Orbegozok Jaime Dominguez-Macayaren lekukoa hartuko du, izan ere, Dominguez-Macaya Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren bokala izatera pasako da.

Donostiako alkate Eneko Goak aldaketa ezagutzera eman du – hain zuzen ere, urtarrilean gauzatuko den aldaketa – eta Jaime Dominguez-Macayari eskertu dio azken 6 urteetan egin duen lana. Halaber, etorkizunean izango duen erronka profesional berrirako zortea opa dio. Era berean, Kerman Orbegozori udal-gobernura eta hiriarentzat hain garrantzitsua den kargura ongietorria eman dio.

Horiek horrela, honakoa esan du: “Aldaketa modu naturalean egingo da. Esperientzia eta gaitasun handiko pertsona bat doa eta ibilbide eta zerbitzu publikoko bokazio handiko pertsona gaztea dator”.

Kerman Orbegozok segidakoa esan du: “Ohorea da, erronka pertsonal eta profesional handia. Saiatuko naiz eman didaten konfiantzari gogor lan egiten erantzuten”.

Domínguez-Macayak agurtzeko aukera baliatu du honakoa adierazteko: “Pozik nago nire onena ematen saiatu naizelako, eta Udala arrazoizko egoera batean utziko dudalako”.

Kerman Orbegozo Uribe Eusko Legebiltzarkide izan da 2011.urteaz geroztik. 43 urte ditu, eta egun, Osasun batzordearen presidente eta Ogasun eta Aurrrekontuetako batzordearen kide da. Ikasketei dagokienez, Orbegozo Zuzenbidean lizentziatua da – ekonomian espezializatua -, eta masterrak diru Enpresetako abokatutzan eta Aholkularitza Fiskalean.

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Domínguez-Macayak kargua utziko du abenduaren 20ko udalbatzarraren ondoren, hain zuzen ere, 2022ko aurrekontua onartu ondoren, eta Kerman Orbegozo urtarrileko udalbatzarrean zinegotzi eta Udal gobernuko kide izatera pasako da.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...