Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
02/11/2021

Mendaroko Udalak 2022an tasak eta zergak ez igotzea onartu du, salbuespenekin

Iñaki Arregi, Mendaroko alkatea: “herritarra babestu eta herriko autonomo, enpresa txiki zein ertainak laguntzea da gure lehentasuna. Udala egoera finantzario oso onean dago, eta pandemia hasieratik ezarri genuen Babes Planari jarraipena ematen ari gara honela, mendarotarrei laguntzak emanaz, kasu honetan, eremu fiskalean”.
Mendaroko Udalak 2022an tasak eta zergak ez igotzea onartu du, salbuespenekin

Mendaroko Udalak, urriaren 28an, Osoko Bilkura ospatu zuen eta bertan, puntuetako bat, 2022ko Ordenantza Fiskalen onarpena izan zen. Orokorrean bere horretan mantenduko ditu Udalak ordenantza fiskalak, bi salbuespenekin: %1,5 igoko dira Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI) eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga. Hasierako onarpena eman dio tramitazioari eta jendaurrean egongo da 30 egunez.

Neurria, azken hilabeteetan Covid-19aren krisiak eragindako bilakaera ekonomikoa aztertu ostean hartu du Udalak. Erabaki horrekin batera, 2021eko zerga-onurak, hobariak eta gaur egungo zergadunei ordaintzeko erraztasunak mantentzea adostu dute.

“Bilakaera hobera doa, baina egoera pandemiko oso gogor batetik gatoz, eta herritarra babestu eta herriko autonomo, enpresa txiki zein ertainak laguntzea da gure lehentasuna. Administraziotik traktore izan behar dugu herritarren ongizatea bermatu eta bizi kalitatea hobetu eta sustapen ekonomikoa bultzatuz, enpleguaren sorrera lehenetsiz. Zera eta tasen izoztearekin, hainbat salbuespen konkreturekin, mendarotarrak babestu nahi ditugu. Udala egoera finantzario oso onean dago, eta pandemia hasieratik ezarri genuen Babes Planari jarraipena ematen ari gara honela, mendarotarrei laguntzak emanaz, kasu honetan, eremu fiskalean” azaldu du Iñaki Arregui Mendaroko alkateak. 

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...