Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Getariako EAJk lehen sektorea, arrantza, txakolindegiak, ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuak babesteko neurri berri andana proposatu dio Udal Gobernuari
Gure ardura da getariarrei eta bertako ehun ekonomikoari laguntzea, horretarako beharrezkoa da gainontzeko erakundeekin koordinazio zuzena eta leiala egitea, bakoitzak bere ardura eta konpetentziekin. Osagarri izan nahi dugu, eta herritarrei beste erakundeek bideratu dituzten laguntzen osagarri diren neurriak eskaini.Deseskalatzearen lehen fasean murgilduta, saltoki eta taberna ireki dituzte neurri berezien artean. Hauez gain, beste sektoreak ere martxan ezartzen joango dira pixkanaka fase ezberdinek aurrera egin eta baldintzak malgutzen joan ahala. “Fase guztiotan ere Udalak laguntza eskaini behar die enpresari txiki eta autonomoei, hartutako neurriak azaldu, asesoratu eta baliabideekin lagundu”. Ekonomia gogor kolpatuko du krisi honek eta Udaletik hau suspertzen lagundu behar dugu.
“Gure ardura da getariarrei eta bertako ehun ekonomikoari laguntzea, horretarako beharrezkoa da gainontzeko erakundeekin koordinazio zuzena eta leiala egitea, bakoitzak bere ardura eta konpetentziekin. Osagarri izan nahi dugu, eta herritarrei beste erakundeek bideratu dituzten laguntzen osagarri diren neurriak eskaini” adierazi du udal talde jeltzaleak, hurrengo proposamena luzatuz:
ENPLEGU ETA EKONOMIAKO INPAKTUA
“Koronabirusak eragingo dituen ondorioak oso gordinak izango dira Getarian aktibitate ekonomikoari eta lan-arloari begira. Horregatik, eskuduntza propio eta mankomunatuetan ekitea proposatzen dugu, legeak ezarritako neurrietan enpresa txiki, ertain eta autonomoei orain proposatzen ditugun neurriak aplikatuz”. Aurreikuspena da neurriok 150 enpresari laguntzea. Honakoak dira laguntzak sektoreka:
OSTALARITZA
Kalte handien pairatuko duten sektorea izan da hau eta errekuperatzen gehien kostatuko zaiona.
- Terrazak ezartzeko lurzoru publikoa erabiltzeagatik tasarik ez kobratzea 2020ko ekitaldian.
- Barrualdea erabili ezin duten lokalei terrazen guena handitzeko edo trasladatzeko aukera ematea.
- Trakzio mekanikoko ibilgailu industrialen zergak %50eko hobariak izatea
- OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
- Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea
- Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea
HOTELAK, HOSTALAK, PENTSIOAK ETA NEKAZAL TURISMOAK
- OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
- Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea.
- Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.
MERKATARITZA
- OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
- Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea.
- Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.
ELKARTE GASTRONOMIKO-KULTURALAK
- OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
- Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea.
- Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.
ZERBITZUAK (ile apaindegiak, drogeria, fisioterapia…)
- OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
- Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea.
- Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.
UPATEGIAK
- OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
- Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea.
- Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.
- Trakzio mekanikoko ibilgailu industrialen zergak %50eko hobariak izatea
NEKAZAL USTIATEGIAK (Nekazaritza, abeltzaintza eta gaztandegiak)
- Trakzio mekanikoko ibilgailu industrialen zergak %50eko hobariak izatea.
- OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
- Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea.
- Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.
Arrantza sektorea lagundu behar dugu
“Getaria eta arrantza eskutik doaz. Gure identitate izatetik gainera, gure ekonomia-traktore garrantzitsu da. Erreferentzia berezia egin nahi diogu arratzaren sektoreari eta bertako arrantzaleei. Nahiz eta eskuduntza udaletik haratago joan, Udalak bidelagun izan behar duela uste dugu. Horregatik, udalaz gaindiko eragile eta erakundeekin bat eginik, bertako arraia kontsumitzeko eta kontsumoa bultzatzeko kanpainak bultzatzea proposatzen dugu.
Hau dena ELKANO arrantzale kofradiarekin elkarlanean eta bertatik iristen diren iniziatibak babesteko eta aurrera eramateko lankidetzarekin ” berretsi dute jeltzaleek.
Destacados...
EBB
24/11/2024
GBB
21/11/2024
Donostia-San Sebastian
05/11/2024
Gipuzkoa
31/10/2024
Donostia-San Sebastian
28/10/2024
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
31/08/2018