Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Iratxe Ziarrusta izango da EAJ-PNVren hautagaia Aizarnazabalgo alkatetzarako
Aizarnabalgo EAJ-PNVek Iratxe Ziarrusta hautatu du alkatetzarako hautagai bezala datorren maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetan.Durangon jaioa, zortzi urte daramatza Aizarnazabalen bizitzen eta aizarnazabaldar bat gehiago dela dio. Hautagai jeltzaleak 41 urte ditu, ezkondua eta bi alaben ama. Administraritza ikasketak eginak ditu eta gaur ostalaritzan ari da lanean.
“Gogo handiarekin hartzen dudan erronka da”, adierazi du hautagai jeltzaleak eta “jadanik prest nago aizarnazabaldarren eskaerak entzuteko eta ahalegin guztiak egiteko gaur egun Aizarnazabalen dugun bizi kalitatea mantentzeko eta hobetzeko”.
“Helburu horrekin, jarraitu du, Aizarnazabalgo erdi guneaz baina haratago, Etxabe, Zaiatz eta Zubialde auzoetako hutsuneak eta beharrak aztertu eta erantzunak ematea ezinbestekoa da”.
Ziarrustak gogoratu du herri txikiek aurrera egiteko ezinbestekoa dutela Foru Aldundiaren laguntza eta azpimarratu du orain lau urte Markel Olanok martxan jarri zuen “Landagipuzkoa 32” programa moduko bat berriro indarrean jarri behar dela. “Azken batean, Gipuzkoako lurraldearen oreka mantentzea nahi badugu, Aizarnazabal moduko herri txikietako bizi kalitatea bermatu behar da eta horretarako ditugun azpiegiturak berritzea eta hobetzea ezinbestekoa da” esanez amaitu du.
Destacados...
GBB
21/11/2024
Donostia-San Sebastian
05/11/2024
Gipuzkoa
31/10/2024
Donostia-San Sebastian
28/10/2024
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
31/08/2018