Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
29/05/2014

Bilduk ez du nahi izan adostasunezko aurrekontuak Getarian

Getariako udaleko plenoak aurrekontuak onartu ondoren EAJko zinegotzi taldeak adierazi du “guztion arteko adostasuna eduki zezaketen aurrekontuak ez dira posible izan Bilduk ez duelako nahi izan akordio partekaturik lortzea”. “Gure jarrera getariarren ongizatea bermatzearen aldekoa izango da beti” adierazi du Aristik
Bilduk ez du nahi izan adostasunezko aurrekontuak Getarian

EAJko bozeramaile Andoni Aristik, Bilduko udal gobernuari leporatu dio ezetza ematearen ardura nagusia “akordio partekatua lortzeko mahai gainean jarritako proposamenei erantzunik ere ez diotelako eman. “Hala ere gure jarrera getariarren ongizatea bermatzearen aldekoa izango da beti eta helburu horrekin zorrotz eta serio arituko gara lanean gutxienez beraiek onartutakoa bete dezaten”.

Horrela, gogoratu du talde jeltzalea bitan eseri zela udal gobernuarekin, martxoan eta maiatzean eta “bietan ez dugu inolako erantzunik izan aurkeztutako proposamenen inguruan. Honek seriotasun eta sinesgarritasun falta nabaritzen du”.

Aristik adierazi du EAJren akordiorako baldintza nagusia 2012an aho batez onartutako Turismo Plan Estrategikoa aurrera eramatea zela, eta gure babesa zuten dirulaguntza lotuta zituzten inbertsioak aurrera eramateko, hala nola: eguneko zentroa, Aldamar Parkea bukatzea, eta garajeeak bukatzeko ere; baita, haurreskola berrirako ere, nahiz eta, leku egokia Sahatsaga goian dela pentsatzen jarraitu. Bestalde, hainbat proposamen berri planteatu ditugu, denak herriari begirakoak, kiroldegi kanpoan toki estalia egitea, Haitze kalean, Menditxon gertatutakoaren ondoren, ikerketa geologikoa egitea, Zumairako norabidean dagoen autobus geltokia egokitzea eta txaletak bitartean dagoen espaloia zabaltzea, besteen artean. “Baina ez digute ezer esan” salatu du bozeramale jeltzaleak. Baita ere azpimarratu du “sinesgarritasun falta ikaragarriaren beste adierazle Sahatsaga Goiko 1go fasea oraindik hartu gabe izatea edota 2. faseko urbanizazio lanak egin gabe egotea dira, 2013an ez delako ezer egin nahiz eta 2011ean premiazko hitzarmena sinatu hori gauzatzeko”.

Andoni Aristik, “ulergaitzat” jo du lan hauek behar bezala behingoz bukatzeko orain arkitekto tekniko berri bat kontratatzea horrek suposatzen duen gastuarekin eta galdetu du “zertarako dago udal arkitektoa hirigintza lan hauek kudeatzeko baino?”

Azkenik, eremu honen inguruan, egon daitezken etxeak eraikitzeko proposamenak onartu aurretik horretarako beharko den arau subsidiarioen aldaketa medio, “EAJk herri galdeketa egitea defendatzen du getariarrak etxebizitza beharrari buruz duten benetako iritzia jakiteko eta Bilduk bere programan aldarrikatu eta orain desagertu arazi dituen alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzea ere berreskuratzea”.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...