Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
EAJk euskal zazpi lurraldeetan Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi ditu
EAJk 220.763 boto jaso ditu euskal zazpi lurraldeetan. EHBilduk, aldiz, Euskal Herri guztian 220.073 boto izan ditu eta bigarren formazioa izan da. EAJk Euskal Autonomi Erkidegoan 208.151 boto izan ditu (hiru lurraldeetan). Eta Nafarroako Autonomi Erkidegoan 5.402 sufragio izan ditu. Bukatzeko, Iparralden, 7.210 boto izan ditu.EAJk 220.763 boto jaso ditu euskal zazpi lurraldeetan. EHBilduk, aldiz, Euskal Herri guztian 220.073 boto izan ditu eta bigarren formazioa izan da. EAJk Euskal Autonomi Erkidegoan 208.151 boto izan ditu (hiru lurraldeetan). Eta Nafarroako Autonomi Erkidegoan 5.402 sufragio izan ditu. Bukatzeko, Iparralden, 7.210 boto izan ditu.
EBBren presidente den Andoni Ortuzarrek eta Izaskun Bilbaok prentsa aurrean agerraldia egin dute Euzkadi Buru Batzarraren kide gehienekin, Bizkai Buru Batzarrarekin, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzaren hainbat sailbururekin. Buruzagi abertzalea pozik eta eskerturik agertu da eta “Europan berezko ahotsa izaten jarraitzearen” garrantziaz mintzatu da.
Ortuzarrek gaineratu duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak berriz erakutsi du Euskal Autonomi Erkidegoko lehen indarra izaten jarraitzen duela. “EAJ-PNVk bere lidergoa finkatu du Euskadin. EAJ-PNV euskaldunon lehen aukera izaten jarraitzen du”.
Bukatzeko, azpimarratu du baita “Euskadi gero eta abertzaleagoa dela” eta berriz luzatu dio eskua PP eta PSOEri “akordio bat bilatzeko. Euskadi eta Katalunian begi bistakoa den arazoari irtenbidea bilatzeko”.
Destacados...
EBB
24/11/2024
GBB
21/11/2024
Donostia-San Sebastian
05/11/2024
Gipuzkoa
31/10/2024
Donostia-San Sebastian
28/10/2024
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
31/08/2018