Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Oñatiarrak dira gure politikaren ardatz
EAJ-PNVKO batzarkideek eta udal taldeko bozeramaile Lourdes Idoiagak, ekimen egitaraua aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan. Ekitaldi egitarau berria aurretik taldeak egindako lan eta izandako lan-bilera eta hitzaldien jarraipen bat da, dagoeneko gizarte alorreko eta alor ekonomikoko zenbait eragileekin bildu baitira, hala nola, Arantza Tapia, Aitor Urzelai, Bakartxo Tejeria eta Erramun Osarekin. “Ekimen eta ekitaldi hauen helburua da Oñatiko egoera sozio-ekonomiko eta kulturala eragile eta alderdikide desberdinekin aztertu eta partekatzea, Oñatiko etorkizunerako proiektua osatzeko egoera ekonomiko larri honen testuinguruan” adierazi du Idoiagak.«Pertsonak dira gure proiektuaren ardatz, ekonomiaren suspertzea eta oñatiarren bizitza kalitatean oinarrituko den pertsonentzako proiektua da” jarraitu du bozeramaile jeltzaleak. Idoiagak azpimarratu du Oñatik eredu berria behar duela, etorkizunean eta pertsonengan oinarrituko den eredua, hain zuzen. Halaber, oñatiarren bizitza kalitatea hobetzea eta suspertze ekonomikoa helburu izango duen eredu eta gobernua aldarrikatu du Idoiagak Oñatirako.
Hori dela eta, EAJ-PNVk lantaldea antolatu du suspertze ekonomikora eramango gaituen eredua, gizarte eredua eta eredu kulturala sakonki aztertu eta eragile desberdinekin kontrastatzeko. Jeltzaleen asmoa gizarte eta kirol eragile, eta eragile ekonomiko eta kulturalekin, besteak bestek, herri proiektua partekatzea da. “EAJ-PNVk Pertsonekin duen konpromisoa dela eta, ezinbestekoa iruditzen zaigu prozesu honetan eragile desberdinek parte hartzea eta beren ekarpenak jasotzea” gaineratu du Idoiagak.
Maiatzaren 28an, Gizarte Politikei buruzko hitzaldi irekia antolatu dute jeltzaleek Batzokian, eta egun dugun gizarte zerbitzuen eredua eta bere etorkizuna krisi testuinguruan aztertuko dute, besteak beste, hitzaldian. Hizlariak, Lourdes Idoiaga, udal bozeramailea eta EAJ-PNVko Gizarte Politiken eta EUDELeko mahaiko batzordekidea, eta Afrikako esperientziak bizitutako eta gizarte hezitzaile den Lander Ugartemendia izango dira.
Ekainaren 18an berriz, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailburua bertaratuko da aipatu lan-taldearekin bilera egiteko, eta ondoren hitzaldia eskainiko du Batzokian arratsaldeko 19:00tan oñatiarrekin egungo Euskadiko egoera politikoaz hitz egiteko.
Halaber, Gipuzko Buru Batzarreko zenbait kide, horien artean Joseba Egibar, Oñatira etortzekoak dira zenbait lan-bilera egiteko Oñatiko taldearekin. Bilera hauek barne-bilerak izango dira, eta helburu izango dute alderdikideen artean hainbat gai alderatu eta partekatzea, hala nola Oñatiko hiri-proiektuaren ardatz diren ekonomia eta gizarte politiken gaiak jorratuko dituzte, besteak beste. Halaber, egungo egoera politikoaren eta gobernu onaren ereduaren azterketan sakontzeko ere balio izango dute aipatu bilerek.
Ekaina eta abendu bitartean hainbat hitzaldi ospatuko dira: Iñaki Anasagastik “Monarkia eta Erepublikari” buruzko hitzaldia eskainiko du; irailean berriz, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak, “Kirola eta Euskal Selekzioaz” hitz egingo du ; urritik aurrera beste zenbait hizlari gerturatuko dira Oñatira “bake eta bizikidetza” planaz hitz egiteko, besteak beste.
Azkenik, Lourdes Idoiaga bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du, EAJ-PNVk baduela jada Oñatirentzat oinarrizko proiektua baina gizartearen eta egoeraren etengabeko aldaketek proiektua behar berrietara egokitzea eta oñatiarrekin partekatzea eskatzen dute, “beti ere, gure proiektuaren ardatz nagusia, dio Idoiagak, PERTSONAK direlarik”.
Destacados...
EBB
24/11/2024
GBB
21/11/2024
Donostia-San Sebastian
05/11/2024
Gipuzkoa
31/10/2024
Donostia-San Sebastian
28/10/2024
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
31/08/2018