Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
19/03/2014

Urola Erdirako garapen ekonomikorako plana ez dadila geratu “asmoen dekalogo hutsean”

Gorrotxategik adierazi du EAJk jadanik izan duela lan-saio bat Tapiarekin eta Ortuzarrekin

Joan den martxoaren 14an Urola Erdiaren garapen ekonomikorako estrategia jasotzeko egin zen bileran akordioa sinatu ondoren, Azpeitiko EAJren udal taldeak adierazi du akordio hori “urrats nabaria dela bide zuzenean, baina gauzatzen hasi behar dela, ez dadin asmoen dekalogo hutsean geratu”.
Urola Erdirako garapen ekonomikorako plana ez dadila geratu “asmoen dekalogo hutsean”

Alde horretatik, Aitor Gorrotxategik, udal-taldearen bozeramaileak, adierazi du bere taldea hasi dela jadanik lanean “gogoz eta diskrezioz” sustapen ekonomikoaren arloan, Urola Erdiko eta batik bat Azpeitiko industria-sareari gogor eragiten ari zaion krisi ekonomikoaren egoera argi eta garbi planteatuz. Ekimen horren baitan txertatu du zinegotzi jeltzaleek eta Xabier Altunak, Batzar Nagusietako kideak, besteak beste, Arantza Tapia, Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuarekin, eta Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren presidentearekin, Azpeitiko batzokian izan zuten bilera.

Ildo horretatik adierazi du “kanpotik Udalaren ateak jotzera etor daitezen zain ez itxarotea” erabaki dutela. “Eragile aktiboak izan behar dugu gure herriaren sustapenean, Azpeitiak duen ekimenerako ahalmenean itxaropen osoa dugulako, gaur eguneko krisi egoera honi buelta emateko, eta beti izan duen ahalmen eta bultzada ekonomikoa berreskuratzeko”.

Horrela, azpimarratu du “kontaktuak lantzeak duen garrantzia” eta berriro ere Alkateari eta Bilduko bost liberatuei eskatu die “gure herriarekiko interesa izan dezaketen ekintzaile, gizarte-eragile eta eragile instituzionalekin egin daitezkeen kontaktu zuzeneratarako plan bat eta egutegi bat prestatu eta aurkez dezaten, abian jarri diren jarduera-ildoen berri emateko”.

“Ardura hori ezin dakioke utzi Iraurgi Berritzen, Eskualdeko Garapen agentziari”. “Txalotu egiten dugu eskualdeko agentzia horretan lanean ari diren emakume eta gizonezkoen profesionaltasuna, kemena eta dedikazioa, baina aitzindaritza gobernu-taldeak berak eraman behar du, eta ez da hori egiten ari, eszenifikatzea eta lideratzea nahastu egiten baitituzte”. “2013ko sustapen ekonomikorako planak izan dituen emaitza pobreetan ikusi dugu, eta ez genuke nahi hori 2014an errepikatzea” gehitu du.

Azkenik, Aitorrek berretsi egin du sinatu den akordioarekin bere taldeak duen konpromisoa “legealdi honetatik haratago”.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...