Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Legeak eskubideak bermatu behar ditu
Gipuzkoako Batzar Nagusiek gai bakarreko ez-ohiko osoko bilkura egin dute gaur, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuaren abortuari buruzko lege-proiektuaren gaineko osoko bilkura. EAJ-PNVren batzarkide Arantza Rojoren ustez, gaia oso garrantzitsua da, izan ere gizartean puri-purian dagoen gaia da eta giza eskubideekin zerikusia du.Era berean, Arantza Rojok gogorarazi du, EAJk 2010eko epeen legearen alde bozkatu zuela, praktika txarrak ekiditen zituelako eta emakumea bere bizitzaren jabe egiten zuelako, betiere, beste batzuek bere bizitzari buruzko erabakirik hartu gabe. Horren harira, Rojok honakoa salatu du: “Alderdi Popularraren lege proiektua atzerapausoa da, honen ondorioz, emakume askok haurdunaldia isilpean eten behar izango dutela eta, horrek, osasun arazoa sortuko du”.
Gainera, Rojok esan du, legeak Estatu Espainola Europaren atzealdean utziko duela eta gaineratu du: “legeak eskubideak bermatu behar ditu eta pertsonen bizitza hobetu behar du, eta ez ordea, agintea duen alderdiaren ideologia inposatu”.
Destacados...
EBB
24/11/2024
GBB
21/11/2024
Donostia-San Sebastian
05/11/2024
Gipuzkoa
31/10/2024
Donostia-San Sebastian
28/10/2024
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
31/08/2018