Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/30

EAJ-PNV-k konpromisoa hartu du, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren arazoa behin betiko konpontzeko

Diputatu nagusigai jeltzale Markel Olanok zortzi konpromiso hartu ditu Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren gaineko arazoa behin betiko konpontzeko. Bilduren kudeaketa txarraren ondorioz, Gipuzkoan egoera oso larria da.
EAJ-PNV-k konpromisoa hartu du, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren arazoa behin betiko konpontzeko

Gipuzkoako EAJ-PNVren diputatu nagusigai Markel Olanok eta hautagai jeltzale Eider Mendozak, Xabier Ezeizabarrenak eta Imanol Lasak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. EAJ-PNVk sei proposamen zehatz egingo ditu, hain zuzen ere, Gipuzkoaren kudeaketan eragina duten gaiei buruzko proposamenak. Horiek horrela gaurko prentsaurrekoan jeltzaleek lehenengo proposamena aurkeztu dute: Gipuzkoan hondakinen kudeaketari buruzko proposamena.

Horren harira, Markel Olanok azaldu du, EAJ-PNVk proposamena landu duela, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren gaineko arazoa behin betiko konpontzeko, eta honakoa gaineratu du: “Bilduren kudeaketa txarrak sortu du arazoa, izan ere, lehenik, Bilduk ez du Batzar Nagusien gehiengoaren borondatea errespetatu; bigarrenik, Bilduk baztertu ditu PIGRUG hondakin-plangintzan aurreikusitako azpiegiturak, nahiz eta indarrean jarraitzen duten; eta azkenik, Bilduk atez ateko bilketa-sistema inposatu du hiritar gehienen aurka”.

Horrenbestez, Olanok aurkeztu ditu EAJ-PNVk hurrengo legealdirako hartu dituen zortzi konpromisoak:

1) Konpromisoa hartzen dugu, gehiengo egonkorrak bilatzeko Gipuzkoan behin betiko konponbidea lortzeko hondakinen kudeaketari. Bilduk aldebakarreko erabakiak hartu ditu legealdi osoan zehar. Hori dela eta, erakundeek Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko, Batzar Nagusien gehiengoaren babesa izan beharko dute, hain zuzen ere, guk lortuko dugun eta errespetatuko dugun babesa.

2) Konpromisoa hartzen dugu, PIGRUG hondakin-plangintza bultzatzeko, eta 7/2008 Foru Arauan ezarritako Aurrerapen Dokumentu bezala eguneratzeko. PIGRUG hondakin plangintza indarrean jarraitzen du, izan ere, legealdi honetan zehar Batzar Nagusien gehiengoak – hain zuzen ere, eskumena duen erakundeak – plangintza berretsi zuen. Konpromisoa hartzen dugu, PIGRUG hondakin-plangintzan eta bere eguneratzean ezarritakoaren arabera, gaikako bilketaren, prebentzioaren, birziklatzearen eta berrerabiltzearen ehunekoa handitzeko.

Horretarako,gehiengoak lortutako akordioa berreskuratu eta bete behar dugu. Foru Aldundiaren ordezkariak Partzuergoan lan egingo dute arauak betetzeko, hain zuzen ere, guk geuk onartu digun Foru Araua edo Partzuergoaren eta GHKren gizarte-estatutuak. Ezin da gehiago atzeratu hondakinen tratamenduaren.

3) Konpromisoa hartzen dugu, 2015ean PIGRUG hondakin-plangintza eguneratzeko eta, hala bada, bertan aurreikusitako azpiegiturak dimentsionatzeko. PIGRUG hondakin-plangintzaren iraunaldia 2016an amaituko da, beraz, ebaluazioa egiteko garaia da, hain zuzen ere, helburuen eta aurreikusitako azpiegituren betetze-mailaren gaineko ebaluazioa. Ahalik eta modu zehatzenean eguneratu behar dira, hondakinen zifrak, fluxuak eta kostuak. Besteak beste, eguneratu eta txertatu egin behar dira “Residuos Industriales, Comerciales, Institucionales y Asimilados” direlakoen zifrak, arazketa-instalazioen ur-hondarren lohiak, kopnost bilakatutako materia organikoaren benetako erabilera, eta abar.

Horrek guztiak erakutsiko digu Gipuzkoako benetako beharrak eta, honenbestez, horrek guztiak argituko digu zenbat dimentsionatu behar diren PIGRUG hondakin-plangintzan aurreikusita azpiegiturak.

4) Konpromisoa hartzen dugu, 2015-2019 legealdian PIGRUG hondakin-plangintzan aurreikusitako errausketa-instalazioa eraikitzeko, behin aipatutako eguneratzea eginda behar duen dimentsioarekin. Horretarako honako tresnez baliatuko gara:

a) 7/2008 Foru Araua, hain zuzen ere, helburuak eta azpiegiturak ezartzen dituen indarreko Foru Araua;
b) indarrean dagoen Ingurumen Baimen Bateratua (GHK-k 2013an eskatu zuen iraunaldiaren handitzea);
c) indarrean dauden finantziazio kontratuak (ez dira baliogabetu, beraz, ordaintzen jarraitu beharko dira kobertura aseguruaren kuotak, hain zuzen ere, GHK-k berak 69 milioi eurotan kuantifikatutako kontratua),
d) eta, gogoratu behar da, UTE esleipendunarekin zegoen kontratuaren baliogabetzeari helegitea jarri zitzaiola, izan ere, ez zen dokumentua aurkeztu 2013ko partzuergoaren batzarrean. Baldin eta epaiak akordioa baliogabetzat jotzen badu, akordioa indarrekoa izaten jarraituko luke.

5) Ezker Abertzaleak atez ateko bilketa-sistema inposatu du. Horri aurre egiteko, EAJ-PNVren apustua argia da: txipdun 5 edukiontzi bidezko bilketa-sistema, hain zuzen ere, materia organikoa eta hondakin-hondarra biltzeko edukiontzien irekiera egun batzuetan txip bidez irekitzeko. Baldin eta helburuak lortzen badira – horretarako, sentsibilizazio kanpainak egingo dira – bilketaren periodikotasuna egokitzen joango da. Dena dela, herri bakoitzak erabakiko du bilketa-sistema, betiere, erabakitzeko hainbat sistemen bidez.

6) Konpromisoa hartzen dugu, Gipuzkoan bultzatzeko atez ateko bilketa-sistema kentzea. Arrazoiak honakoak dira:

- Atez atekoak edukiontzien sistemaren kostua hirukoiztu egiten du eta emaitzak berdinak izan daitezke.
- Datuek erakusten dute atez atekoa inposatu den herrietan hondakinen %30 “desagertzen” dela (“zabor-turismoa”).
- Sistemaren aurkako plataformek 76.000 sinadura baino gehiago bildu zituzten.
- 7 kontsulta egon dira, hain zuzen ere, Bilduk onartu ez dituen kontsultak (Legazpi, Ordizia, Zizurkil, Anoeta, Irura, Villabona eta Bergara), eta guztietan atez atekoaren aurkako eta bosgarren edukiontziaren aldeko (materia organikoaren edukiontziaren aldeko) emaitza handiak egon dira. Mutrikun eta Azkoitian bakarrik bultzatu ditu Bilduk kontsultak eta, bertan ere, emaitzak edukiontziaren aldeko eta atez atekoaren aurkakoak izan dira.

7) Konpromisoa hartzen dugu, Gipuzkoan zabortegi berririk ez irekitzeko. Zestoako Osinbeltz harrobian zabortegia egiteko proiektua baztertuko dugu. Ezin da horrelakorik egin eta, gainera, legez kanpokoa da, izan ere, Foru Arauaren eta ingurumen gutxieneko arauen aurkakoa da. Eta, gainera, Alorraren Europako Zuzentarauaren aurkakoa da eta ez du zer ikusirik herrialde aurreratuenek hartutako konponbideekin.

8) Konpromisoa hartzen dugu, neurri iragankorrak hartzeko, Gipuzkoan hondakinen kudeaketak kolapsorik ez izateko. Behin Urtetako zabortegia “borondatez” eta Sasietako zabortegia ingurumen arrazoiak direla -eta “derrigorrez” ixteko erabakia hartuta, Gipuzkoak bakarrik Lapatxeko zabortegira eraman ahal izango ditu hondakinak 2015eko urtarrilaren 31tik aurrera – hain zuzen ere, 144.000 tona hartzeko gaitasuna duen zabortegia, 2013an 190.000 tona bota zirenean –. Beraz, agerian gelditu da, neurri iragankorrak ezarri behar direla PIGRUG hondakin-plangintzan ezarritako azpiegiturak egin arte.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube